Epaiketaren atarian, areagotuz doaz Erika Bilbaoren aldeko elkartasun adierazpenak

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 16a, 20:47

Martitzen honetan (maiatzak 17) hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Erika Bilbao Barcena eta beste zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa. Eguna hurreratu ahala areagotuz joan dira erandioztarra izan arren, jarduera politikoa Leioan gauzatu duen emakumearen aldeko adierazpenak. Zapatuan bertan dozenaka lagunek bat egin zuten Leioa Libre plataformak deituta Kurkudi eta Erika Libre egunagaz. Gaur eguerdian, berriz, elkarretaratzea egin dute, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta.

Ekin erakundeko kide izatea egotzita, Estatuko Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Bilbaorentzat. Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zituen Erika (2012ko uztailaren 25ean atera zen espetxetik) eta beste zortzi euskal herritarrak. Polizien eskuetan bost egun egin zituzten inkomunikazio egoeran; "tortura basatiak" salatu zituzten denak. Epaiketa ekainaren 2ra arte luzatzea aurreikusi dute.

Hurrengo mobilizazioak

Maiatzak 17, martitzena

  • 20:00 "Epaiketa politikorik ez. Erika libre. 9ak libre" goiburupean, manifestazioa, Boulevardetik.

Maiatzak 18, eguaztena

  • 19:30 Manifestazioa, Erandioko metro-geltokitik abiatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun