Alternatibak sortzeko topaketak egingo dituzte zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 27a, 11:18
Topaketak Plentziako Danontzat gaztetxean izango dira.

Ia hiru hileko lanaren ostean, Uribe Kostako gazte-mugimenduko hainbat kidek gazte-topaketak antolatu dituzte zapatu honetarako, hilaren 28an. Antolatzaileek iragarri dutenez, eskualdeko herri guztietako gazteek, eta motibazio zein interes desberdinak dituztenek aukera izango dute elkartzeko, elkar ezagutzeko, sareak sortzeko eta alternatiben inguruan berba egiteko, besteak beste.

Jardunaldiak Plentzia-Gorlizko Danontzat gaztetxean izango dira, goizeko 10:00etatik aurrera. Horretarako, egitarau zabala duen egun osoko proposamena prestatu dute; hala, feminismoaz hausnartu, musikazaleen artean sareak sortu, alternatiba sozioekonomiko berriak ezagutu, eta komunikazioaren inguruan jardungo dute. Azken horretarako, HIRUKA eta Topatu komunikazio-proiektuetako kideek parte hartuko dute, euren egitasmoen nondik norakoak azaltzeko, besteak beste. Horrez gainera, gune autogestionatura hurbiltzen direnek beste hainbat esparruren inguruan hitz egiteko aukera izango dute.

Egitaraua

Maiatzak 28, zapatua

  • 10:00-10:30 Hasierako jolasa.
  • 10:30-11:00 Topaketak, hasi.
  • 11:00-12:30 Feminismoa.
  • 12:30-14:00 Musika / Alternatiba sozioekonomikoak / Proiektu komunikatiboak.
  • 14:00-15:15 Bazkaria.
  • 15:15-16:45 Kirola / Gaztetxeak / Sorkuntza.
  • 16:45-18:30 Agroekologia / Hezkuntza alternatiboa.
  • 18:30-19:30 Jolas kooperatiboak.
  • 19:30-20:30 Topaketak, amaitu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun