Herri-kontsultak Uribe Kostan

Gorliz eta Plentzia, erabakitze bidean

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 14a, 17:47
© GURE ESKU DAGO

Joan den barikuan, hilaren 10ean, jende ugari hurbildu zen Gorlizko Andra Mariko landara, Gure Esku Dagok egindako deialdiari erantzunez. Horren helburua zen argazki jendetsu bat egitea, 2017an herri biek, Gorlizek eta Plentziak, bultzatuko duten herri-galdeketa sustatzeko eta horren alde agertzeko.

Argazkia giro alaian egin zen, musika eta kantua lagun. Azken minutuetan, agerraldi labur bat egin zuten antolatzaileek, herri-galdeketa egiteak laguntzaile asko beharko dituela azaltzeko, "bereziki bozketa eguneko antolamenduan".

Ekitaldiaren amaieran dozenaka lagun hurreratu zen boluntario gisa lan egiteko izena ematera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun