Uribe Kosta jaietan 2016

San Juan suak argituko du Uribe Kosta

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 22a, 18:33

San Juan gaua edo udako solstizioa tarteko, eguen honetan, ekainak 23, suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Modu horretan, udaberria atzean utzi, eta udari ondoetorria egingo diote uribekostarrek, sutzarren inguruan dantzan.

Barrikan eta Leioan aitzakia ederra topatu dute hainbat egunez jaiez gozatzeko; batean zein bestean hilaren 26ra arte, domeka, iraungo dute sanjuanek. Eskualdeko gainerako herrietan urteko gau magikoenagaz gozatzeko prest daude herritarrak; batean eta bestean egongo da zer edan, zer dastatu eta zer dantzatu. Besteak beste, Erandioko Altzaga auzoan, hainbat urteren ostean, elkarlanari ekin diote berriro bertoko elkarte ugarik, udako solstizioa (San Juan bezpera) ospatzeko. Erandioko Gazte Asanblada, Altzagako Merkatari Elkartea, Uztargi, Kabalgataren Lagunak, Gaztetxoak, Kantagunea eta Gautxoriak taldeen ekimenez, Tartangako zelaietan isiotuko dute sua, gauza eta kontu txarrak uxatzeko asmoz. Bertaraino, kalejiran joango dira, Irailaren 23a plazatik abiatuta. 

Herriz Herri

Getxo

Telletxe plaza (Algorta)

San Juan Sua batzordeak antolatuta:

  • 18:30 "Parranda Tutiplen!" ume eta gurasoentzako dantza-festa, Kiko, Koko eta Moko pailazoakaz.
  • 20:00 Aurpegia margotzeko tailerra, neska-mutilentzat.
  • 20:30 Txokolatada eta munduko postreak.
  • 21:00 Kantak, Gorrondatxe abesbatzagaz.
  • 21:30 Konjurua eta Urdiaingo San Juan kantaita, Itxartugaz.
  • 23:00 Dantza suaren inguruan.

Zubilleta auzoa (Algorta)

  • 22:15 San Juan sua.

* Ekainaren 26ra arte izango dira San Juan jaietako ospakizunak.

Leioa

Udaletxe-ingurua

  • 22:00 San Juan gaueko ikuskizuna, Hortzmugagaz, Boulevarden.
  • 23:15 Sua, udaletxean.
  • 00:15 Txokolate-jana, J.R. Aketxe plazan.

Txosna-gunea

Maritxu Teilagorri Txosna Batzordeak eta Leioako Akelarrea elkarteak antolatuta:

  • 22:30 Dantzaldia, Garilak 26 taldeagaz.
  • 00:00 San Juan gaueko akelarrea; ondoren, dantzaldia, berriro.

* Ekainaren 26ra arte izango dira San Juan jaietako ospakizunak.

Erandio

Madaripe zelaia (Astrabudua)

Ta Orain Zer elkarteak antolatuta:

  • Arrastian: umeentzako tailerrak, musika eta txosna.
  • 22:30 San Juan sua eta dantzak.

Tartanga (Altzaga)

Hainbat elkartek antolatuta:

  • 18:30 Umeentzako tailerrak, Irailaren 23a plazan, udaletxe ondoan.
  • 20:30 Kalejiraren hasiera Irailaren 23a plazatik.
  • 22:00 Sua piztea Tartangako zelaietan. Aurretik, txokolate-banaketa.

Sopela

Udaletxeko plaza

  • 19:00 "Letter" denentzako antzezlana, Zipiriñe ikastetxean.
  • 20:15 Txokolatada, Udaletxeko plazan.
  • 21:00 "Lenda" kalejira hankaluzeakaz, izaki fantastikoakaz eta pirotekniagaz.
  • 22:00 Sua, Udaletxeko plazan.

Berango

Lantzarte

  • 17:30 Ur-txirrista eta bits-festa.
  • 19:00 Haur-dantzaldia, Rock Legends musika-taldeagaz.
  • 20:00 Sua, txorizoa ogian, eta sagardoa.
  • 20:30 Xaibor DJa.

Gorliz

Andramariazpi

Gaminiz Auzo Elkarteak antolatuta:

  • 16:00 Puzgarriak.
  • 16:30 Panpina egin.
  • 18:30 Antzerkia: "Txarko ta bihotzaren pelikula".
  • 19:30 Txistularien kalejira.
  • 20:00 Askaria.
  • 21:00 Sua, txalaparta eta trikitia.

Errementari bidea

Arats Dantza Taldeak antolatuta:

  • 22:00 Txokolatea, queimada eta sua.

Plentzia

Legarrondo

  • 19:00 Argi-zuziak eta txapliguak, Zaragozana pirotekniagaz.
  • 19:30 Txikientzako txokolatada.
  • 20:00 "Kontu kontari" ipuin-kontaketa, saioa eta bertsoak.
  • 20:30 Sutarainoko igoera, itsasadarretik.
  • 21:00 Suari ongi etorria, eta Pozoi Magikoaren Dantza.

Barrika

Udaletxeko plaza

Barrikako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 18:00 Disko-festa familia osoarentzat, Mario eta Urko DJakaz.
  • 20:30 Tai ji erakustaldia.
  • 21:30 Herri-txokolatada.
  • 22:00 Silexagaz sua egiten ikasteko erakustaldia.
  • 22:30 San Juan suaren espektakulua, Cirkifoc taldeagaz.

* Ekainaren 26ra arte izango dira San Juan jaietako ospakizunak.

Lemoiz

Armintza

Armintzako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 19:30 Triki-poteoa, portuaren inguruko tabernetatik.
  • 22:00 Sua.
  • Aurten, alboka, txalaparta, sua, edariak txistor-jana eta txokolatada egongo dira gerturatzen direnentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun