Euskara Agenda, udan ere bai

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 7a, 10:00
"Akabuko martxea" dokumentalagaz amaitu da udaldiko Euskara Agenda, abuztuaren 9an.

Gorliz eta Plentziako Euskara Agendak ez du etenik izango udaldian. Izan ere, zenbait ekitaldi iragarri dituzte daborduko, uztail eta abuzturako.

Antzerkia, zinema edo ikus-entzunezkoak, eta ikastaro bat ere egongo da. Azken horretan, “Lagunartean euskara hizkerarekin jolasean” ikastaroan, hain zuzen ere, “euskararen erregistro ez-formala ezagutzeko” aukera eskainiko diete gazteei eta ez hain gazteei, hiru egunean eta ordu biko saiotan. Parte hartu gura duenak aurretik izena eman beharko du, WhatsApp bidez (688 654 770), uztailaren 8a baino lehenago.

Hauexek dira udaldirako Euskara Agendaren ekitaldiak:

Uztailak 8, barikua

  • 21:30  "Lingua Nabajorum" antzezlana. Gorlizko frontoian.


Uztailak 12, 13 eta 14

  • 11:00-13:00 “Lagunartean euskara hizkerarekin jolasean” ikastaroa; Ligatzeko, haserretzeko eta adarra jotzeko hiztegia... Danontzat Gaztetxean. Izena eman beharra dago: WhatsApp bidez (688 654 770), uztailaren 8a baino lehenago.


Uztailak 29, barikua

  • 22:30 "Amama" filmaren emanaldia. Gorlizko frontoian.


Abuztuak 9, martitzena

  • 20:00 "Akabuko martxea" dokumentala emango dute. Plentziako PIE aretoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun