Trio Piazzolla eta Lirain, Otxandategi, Zura eta BOSen emanaldiak Gorlizko Udako Kontzertuetan

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 8a, 10:00

Gorlizko Udako Kontzertuak zikloa abiatuko dute zapatuan, hilak 9. Lehenengo egun honetan, Trio Piazzolla taldeak eta Lirain abesbatzak eskainiko dute kantaldia, 20:45etik aurrera, Sortzez Garbia elizan. Uztail amaieran eta abuztu erdialdean izango dira ziklo horretako hurrengo emanaldiak.

Argentinako abestiak kantatuko dituzte Lirain abesbatzak eta Trio Piazzollak; Enrique Camposek (biolina), Itziar Basagoitik (biolentxeloa) eta Georgina Barriosek (pianoa) joko dute musika.

Hurrengo hitzordua uztailaren 22an, barikua, izango da, barikua, eta Berangoko Otxandategi Abestaldeak jardungo du kantari. Iñaki Gonzalezek zuzentzen duen taldea 24 ahotsek eta 9 musikarik osatzen dute. Emanaldia eliza aurreko plazan izango da, 22:00etatik aurrera.

Gorlizko Udako Kontzertuen hirugarrena San Inazio egunean izango da, hilak 31, domeka. Iñaki Lagosek (biolina), Amaia Lasak (biolina), Ainara Basagurenek (biola) eta Nuria Nietok osatzen duten Zura taldeak emango du kontzertua: Webern eta Beethovenen kantak lehenengo zatian; Usandizagarenak, bigarrenean. Emanaldia Sortzez Garbia elizan egingo dute, 20:00etan hasita.

Azkenik, abuztuaren 14an, domeka, izango da hurrengo kontzertua: Bilboko Orkestra Sinfonikoa BOSen txanda izango da, 20:00etatik aurrera, Sortzez Garbia elizan.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun