Arrantzale bat hil eta suflari bat larri zauritu da eskualdeko uretan

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 11a, 11:12

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila aipatuz Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, 38 urteko gizonezko bilbotar bat hil zen domeka goizaldean Uribe Kostako uretan, itsasora erorita. Antza denez, lagun bategaz arrantzan zebilen Gorlizeko itsasargiaren parean eta goizeko laurak aldera itsaso kolpe batek eraman zuen. Bestalde, atzo, domeka, surflari bat Sopela eta Getxo arteko Barinatxe hondartzako uretatik atera behar izan zuten sorosleek; larrialdi-zerbitzuek suspertze-ariketak egin zizkioten eta larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun