Txirrindulari kadeterik onenak izango dira Uribe Kostan aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 21a, 17:40
Erandio eta Berangoko alkateak lasterketaren podiumean. © ERANDIOKO UDALA

Bihar, barikuan, abiatuko da Txumaren Nazioarteko Hiru Egunak txirrindularitza-probaren bosgarren edizioa. Hiru etapatan, Estatuko txirrindulari kadeterik onenak eta nazioarte-mailako ordezkaritza garrantzitsua hartuko dute Erandio eta Berango udalerriek.

Berango, Erandio eta Leioako udalek sustatzen duten Elkar Kirolak txirrindulari-eskolak antolatzen du hiru etapako lasterketa, barikutik domekara, uztailaren 22tik 24ra. Elkar Kirolak eskola hitzarmena dauka Baque-Campos taldeagaz.

Txuma Olagueren omenez egiten da antolatzaileen arabera "Espainiako Estatuan egiten den kadete-kategoria birarik onena" omen dena. Olague Berangon jaio eta Erandio Goikoko apaiza izan zen. Hirugarren etapan horren aurretik pasatuko dira txirrindulariak.

Aurtengo lasterketan 35 taldek parte hartuko dute errepideko hiru etapatan. Aurten, nobedade gisa, taldekako erlojupekoa kendu egin dute, "ikuskizun handiago eta ezrbedina bilatzeko". Honakoak dira bihar, etzi eta etzidamuko etapak:

  • Barikua, uztailak 22: 1. etapa. Altzaga (Obieta) - Altzaga (Jose Luis Goyoaga), 63 km. Irteera, 19:00etan.
  • Zapatua, uztailak 23: 2. etapa. Berango - Berango, 57,6 km. Irteera, 11:30ean.
  • Domeka, uztailak 24: 3. etapa. Erandio Goikoa - Erandio Goikoa, 62 km. Irteera, 11:30ean.

Lasterketa horrek izaten du euskal txirrindularitzaren profesionalen eta profesional ohien parte-hartzea eta hainbat bisita. Hala, bertatik pasatu dira Miguel Indurain, Jonathan Castroviejo, Julian eta Ruben Gorospe, Marino Lejarreta, Roberto Laiseka, Joseba Beloki, Pedro Horrillo, Alberto Leanizbarrutia, Josean Fernandez Matxin, Mikel Pradera, David Lopez, Igor Anton, Omar Fraile edo Mikel Iturria, batzuk aipatzearren.

Historikoki, Herrialde Katalanetara joan dira Txumaren maillotak. Iazko irabazlea Guillem Garcia izan zen, Kataluniako selekzioaren txirrindularia. Aurreko urteetan, Eugenio Sanchez eta Mikel Montoro Valentziako Erkidegoko selekzioko kideek lortu zuten Txuman nagusitzea. Eta lehenengo edizioan, Guillem Cassu katalana igo zen podiumeko lekurik gorenera.

Parte hartuko duten taldeak

  1. Kataluniako selekzioa
  2. Madrilgo selekzioa
  3. Nafarroako selekzioa
  4. Aragoiko selekzioa
  5. Asturiasko selekzioa
  6. Galiziako selekzioa
  7. C. SAX
  8. SAMUEL SANCHEZ-MMR ACADEMY
  9. PAGO-CLAYRET-PISCINAS RICHARD (TOLEDO)
  10. FUNDACION VICTOR SASTRE
  11. RUPAMO BIKER-C.C. VALDEPEÑAS
  12. BICI ARANDA
  13. ZAFIRO CYCLING. CALPE
  14. KORYO CAR HYUNDAI
  15. ALTAIRAN REDONDELA
  16. PINDAL CANTABRIA
  17. THE BATHCO
  18. ISIDORO SAN JUSTO
  19. DISGARSA CANTABRIA
  20. LUYMA
  21. BEMBIRRE
  22. GAURSA RENAULT-ELORRIO
  23. CARROCERIAS GRUAS SANCHO
  24. EKIN AMOREBIETA
  25. VICINAY
  26. BASATI BIKE-BUSTURIA
  27. MURIAS-IGORRE
  28. LANKAR ELKAR KIROLAK
  29. GASTRONOMIA BASKA-AVIA-MUNGIA
  30. BIORACER ELKAR KIROLAK (Emakumezkoak)
  31. LUYANDO GANZEDO
  32. ARABARRAK
  33. EL PROEX-ITURRIBERO
  34. TOTOYA ARMENTIA
  35. MADIS SL
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun