Dogan Güzel marrazkilaria, libre

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 19a, 11:04
Kazetariek bi egun eman dituzte Poliziaren esku. © ÖZGÜR GÜNDEM

Turkiako Poliziak martitzenean itxitako "Özgür Gündem" egunkariko 22 kazetari askatu ditu bart, ANF berri-agentzia aipatuz Argia.eus agerkari digitalak jakinarazi duenez. Libre utzitakoen artean dago Dogan Güzel prentsa-marrazkilari kurdua, Cuarto Poder digital espainolak ziurtatu duenez. Nazioartean, babes zabala jaso dute "Özgür Gündem" egunkariak eta Güzelek. Eskualdean, UK Uribe Kostako aldizkariko langile ohiek elkartasuna erakutsi zieten. Poliziaren esku dira oraindino Bilir Kaya egunkariko erredaktore-burua, İnan Kızılkaya argitaratzailea eta Aslı Erdogan zutabegilea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun