Zirku-ikastaroak euskaraz eskainiko ditu Zirkun Zirkoak, hainbat herritan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 30a, 18:00

Zirkun Zirkoak ikastaroak emango ditu euskaraz Plentzian, Armintzan eta Sopelako Ander Deuna ikastolan; zenbait udal eta erakundegaz elkarlanean.

Plentziako eskolak barikuetan (17:45-19:15) izango dira, ikasturte osoan. Armintzako (Lemoiz) eskolak eguaztenetan (18:30-20:00) izango dira, datozen hiru hilabeteetan, momentuz. Bi horien izen-ematea itxita dago; halere, lekuren bat egon liteke, interesdunak antolatzaileakaz harremanetan ipini baino ez du egin beharko. Ander Deuna ikastolako ikastaroa orain prestatzen dabiltza; eguaztenetan (16:00-17:30) izango litzateke. Horretan izena emateko aukera badago oraindino. 5 urtetik gorakoei begirako zirku-ikastaroak dira, eta Barrikan bizi den Izaskun Rueda gasteiztarrak emango ditu; iaz Plentzian legez. Uribe Kostakoez gainera, Sondikan, Bilbon (Karmelo ikastola) eta Ubiden ere emango dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun