Nafarroa Oinez jaialdira joateko autobusak antolatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 6a, 10:37

Urriaren 16an izango da Nafarroa Oinez, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek antolatuta; "Hartu, tenka, tira! da aurtengo goiburua". Gorliz eta Plentziatik autobusa abiatuko da, eta Sopelatik ere bai.

Urriaren 11ra arte, Gorliz eta Plentzia udalerrietako kultur etxeetan izena emateko aukera egongo da. Nafarroako ikastolen jaian bertaratu gura duten gorliztarrek zein plentziarrek 5 euro ordaindu beharko dituzte; 8 euro, kanpotarrek. Autobusa 08:00etan irtengo da Gorlizko Laboral Kutxatik, eta ondoko herrietako lagunak Plentziako Charterrean hartuko ditu, ordu laurden beranduago; 20:00ak aldera egongo dira bueltan.

Sopeloztarrei dagokienez, San Pedro elizatik abiatuko dira 08:00etan, eta bost minutu beranduago egingo dute geldialdia Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Urriaren 12ra arte dago izena emateko, ohiko lekuetan; Sopelan ere, prezioak berberak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun