Zobaran eta Goieaskoetxea presoen aldeko kontzentrazioak bihar, Leioako campusean eta Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 12a, 16:53
Presoen aldeko mobilizazioa campusean. © PREST

Aletxu Zobaran preso gorliztarra eta Ibon Goieaskoetxea gatibu busturiarra abuztuan mugitu zituzten Valenceko (Frantzia) espetxe esperimentalera. Bertan hainbat protesta abiatu zituzten, gose-greba barne, eta ordutik zigor-ziegetan isolatuta izan dauzkate. Hala, eguen honetan, urriak 13, kontzentrazioa deitu du Prest ikasle presoen sostengurako taldeak; "Aletxu eta Ibon borrokan, ikasleok ere bai!" goiburupean, 10:50ean egingo dute elkarretaratzea, Mikel Laboa plazan. Plentzian ere elkarretaratzea egingo dute bihar.

Preso politiko biek Valencen pairatzen duten egoera salatzeko, lagun eta senideek hainbat ekimen burutu dituzte. Frantziar kontsulari gutun-bidalketa masiboa egin zuten, hauek Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara ekar ditzaten, eta, "berandu baino lehen, etxera".

Emilie Martin Bagoaz kolektiboko bozeramaileak eta Zigor Goieaskoetxea Ibon Goieaskoetxearen anaiak joan den barikuan jakinarazi zutenez, Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea Valenceko espetxetik mugituko dituzte; baina, momentuz ez dakite nora. "Berri on partzialak dira", aitortu zuen Zigor Goieaskoetxeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun