Gol-zaparradak amaitu dira Eskola Kirolean

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 21a, 11:40
Ander Deuna ikastolan aurkeztu zuten aurtengo Eskola Kirola programa.

Bizkaiko Futbol Federazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat aldaketa egin dituzte Eskola Kirolaren arautegian, hasi berri den 2016/2017 denboraldiari begira. Berritasunen artean nabarmenena da alde biek izendatutako "alde handiko emaitzak" puntua. Aurrerantzean, "talde batek hamar gol baino gehiago sartu eta bost gol edo gehiagoko errenta lortzen duenean, aktak itxi egingo dira. Partidak segituko du, baina ez dira kontuan hartuko ordutik aurrera lortutako golak".

Horrela adostu dute erakunde biek, Iñaki Gómez Mardones Bizkaiko Futbol Federakundeko presidenteak eta Carlos Sergio Achotegi Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko Euskara Zerbitzuko aholkulari orokorrak sinatutako dokumentuaren arabera. Neurri horri esker, hainbat egunkaritan edo sare sozialetan publikatzen diren Eskola Kiroleko emaitzek isekarako bide laburragoa izango dute galdu egin duten taldeentzat. Halere gol-kopuruarena ez da Federazioak eta Aldundiak egindako aldaketa bakarra. Adibidez, zazpiko futbolean, nesken umeen mailako partidek 35 minutuko iraupena izango dute aldi bakoitzean, eta ez 30 minutukoa, orain arte bezala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun