Elkar Kirolak babesteari utzi dio Camposek

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 26a, 19:59
Baqué-Campos taldea, iaz. © ELKAR KIROLAK

Umeen Bizikleta Festak amaiera eman zion Elkar Kirolak txirrindularitza-elkartearen denboraldiari, pa­sa den urriaren 16an. Berango, Erandio eta Leioako udalek sustatutako elkarteak balantze ona egin du jaialdiaz. Euria izan arren, 4.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Erandiotik Berangora antolatutako ibilbidean eta geroko jardueretan.

Baina egun horrek atsekaberako bidea ere zabaldu zuen: lau urteko elkarlan arrakastatsuaren ostean, Campos kontserba-enpresaren eta Elkar Kirolaken bideak banandu egin ziren. Javier García Elkar Kirolaken manager nagusiak azaldu duenez, “Conservas Camposentzat eta Salica enpresarentzat esker-hitzak besterik ez ditugu, eskaini diguten elkarlanagatik”. Era berean, Camposek Elkar Kirolaken 23 urtez azpiko gizonezkoen taldeari eskainitako “lau urteok zoragarritzat” jo ditu Garcíak. Lau urte horietan Baqué-Campos izenaren pean lehiatu dira Elkar Kirolakeko txirrindulariak.

Halere, taldeak datorren urtean ere segituko du, Baqué kafe-konpainiak eta Saroni bizikleta-enpresek babestuta, 39. denboraldia egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun