López Cozar txirrindularia fitxatu du Euskadi Fundazioak

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 18a, 18:05
López Cozar Volta do Futuroko podiumean, erregulartasuneko maillot gorria jantzita. © BAQUE CAMPOS

Baqué-Campos taldea desegin ostean, Juan Antonio López Cozar "Chupete" txirrindularia ez da Baqué-Saroni talde berrian sartu. Horren ordez, Euskadi Fundazioagaz sinatu du datorren denboraldian elite mailan estreinatzeko. Hala, López Cozar utzi dio loturarik izateari Berango, Erandio eta Leioako udalek sustatutako Elkar Kirolak txirrindularitza-eskolagaz; horren taldea da Baqué-Saroni.

López Cozarrek bat egingo du Euskadin hainbat euskal txirrindulariagaz: Noel Gil, Iñaki Goikoetxea, Fernando Barceló, Gontzal García, Eneko Martínez, Eduardo Pérez-Landaluce, Asier Etxebarria eta Iñigo Elosegui.

Txirrindulariak maila ona eta izaera borrokalaria erakutsi ditu azken denboraldian. Besteak beste, hirugarren egin zuen Portugalgo Volta do Futuron eta Espainiako Selekzioagaz korritu du Tour de l'Avenir.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun