Azaroaren 25a Uribe Kostan

Indarkeria matxista salatzeko, aukera asko

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 25a, 10:55
Artxiboko irudia.

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak; egitekoetan lagun izango dituzte Inola (Urduliz) eta Plentziako Sorginen Alabak talde feministako kideak, besteak beste.

Hala, gaur, azaroaren 25ean, Uribe Kostako Mankomunitateak zazpi kontzentraziora deitu du: 11:30ean, Berangon; 12:00etan, Barrikan; 12:30ean, Plentzian; 13:00etan, Gorlizen; 13:30ean, Lemoizen; 18:30ean, Urdulizen; eta 19:00etan, Sopelan. Herrietako udaletxeen aurrean batuko dira, Berangon (metro-geltoki ondoan) eta Urdulizen (kultur etxean) izan ezik.

Egun berean, gainera, hainbat antzezlan eta jarduera egongo dira kontzentrazioen ostean, Berangon, Barrikan eta Plentzian, besteak beste. Azken horretan, gainera, Mankomunitateak deitutako elkarretaratzeaz gainera, Sorginen Alabak talde feministak manifestazioa egingo du, 19:00etatik aurrera, Eliz plazatik abiatuta.

Beldur Barik topaketa

Azaroaren 26an, zapatuan, berriz, Emakundek antolatutako Beldur Barik topaketa egingo dute Urdulizen, 16:30etik aurrera, kultur etxean. Ordu horretan ondoetorria egingo diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik bertaratutako gizon-emakumeei. Ondoren, 17:00etatik 19:00etara, hainbat tailer egongo dira aukeran, berbarako: autodefentsa feminista, mutilentzako desahalduntzerako clown-tailerra eta perkusioaren boterea. Ostean, 19:15ean, performancea egingo dute, eta 19:30ean mokadutxoak eskainiko dituzte. Amaitzeko, 20:00etan Beldur Barik lehiaketaren ikus-entzunezkoen sari-banaketa egingo dute.

Herriz herri

Berango

Azaroak 25, barikua

  • 11:30 Kontzentrazioa, Berangoko metro-geltoki ondoan.
  • 18:00 Tailer bereziak, Berangoeta kultur etxeko ludotekan. Sarrera, doakoa.

 

Gorliz

Azaroak 25, barikua

  • 13:00 Kontzentrazioa, udaletxearen aurrean.

Plentzia

Azaroak 25, barikua

  • 12:30 Kontzentrazioa, udaletxearen aurrean.
  • 17:30 Argazkia, Eliz plazan, Sorginen Alabak talde feministak antolatuta.
  • 19:00 Manifestazioa, Eliz plazatik Ontziola plazara, Sorginen Alabaken deialdia.

Urduliz

Azaroak 25, barikua

  • 18:30 Kontzentrazioa, kultur etxean.

Azaroak 26, zapatua
16:30-21:30 Beldur Barik topaketa, kultur etxean, Emakundek antolatuta.

Barrika

Azaroak 25, barikua

  • 12:00 Kontzentrazioa, udaletxearen aurrean.
  • 17:30 Filma, hausnarketa eta askaria, Goierrin, Emakumeen Hitza elkarteak antolatuta.

Lemoiz

Azaroak 25, barikua

  • 13:30 Kontzentrazioa, udaletxearen aurrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun