Barrikako Udalak bat egin du bihar "Altsasu" goiburuagaz egingo den manifestazioagaz

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 25a, 16:14

Altsasun (Nafarroa) azken asteotan gertatzen ari denaren harira zapatu honetarako deitutako manifestazioarekin bat egin dute Bizkaiko hainbat udalek ere. Horien artean dira, berbarako, Barrika, Artea, Urduña, Arrankudiaga, Arakaldo… Udal bezala beraien herritarrei ere manifestazioan parte hartzeko deia egiteko konpromisoa hartu dute, EH Bilduk jakinarazi duenaren arabera.

Manifestazioa zapatu honetan, azaroaren 26an, eguerdiko 13:00etan izango da Altsasun bertan. Bertako Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek Euskal Herri osoko herri guztietara zabaldu gura izan dute bertan parte hartzeko deia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun