Uribekostarrak, Donostiako arraun proban

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 30a, 11:38
Lutxana Arraun Elkarteko arraunlari batzuk Donostian. © LUTXANA ARRAUN ELKARTEA

Eskualdeko arraunlariek dozena bat domina lortu zituzten pasa den azaroaren 19an, Donostian egindako XVIII. Estalpeko Herri-estropadan.

Getxo Arrauneko ordezkariek sei domina lortu zituzten: urrezko hiru (Oihane Pardo, Alejandro Luis Regueiro eta Txomin Fernández), zilarrezko bi (María Perdiguero eta Txomin Fernandez) eta brontzezko bat (Pedro Merchan). Areetako Raspas elkarteak, lau domina lortu zituen: urrezko bi (Iñigo Martinez de Alegria eta Jon Rodriguez) eta zilarrezko (Aimar Astigarraga) eta brontzezko (Patricio García) bana. Barbara Taylor ENZ Indoor Rowing klubeko kideak urrezko bat lortu zuen eta Mikel de los Rios Lutxana Arraun Taldekoak, zilarrezko bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun