Durangoko Azoka, zabalik!

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 2a, 10:00
© DURANGOKO AZOKA

Gaur hasi eta abenduaren 6ra arte luzatuko da Durangoko Azokaren 51. edizioa, ohi baino egun batzuk lehenago. 349 nobedade, 246 erakusmahai, eta 200 ekitalditik gora, Landakon. Azken hiru hamarkadetako Azoka goiztiarrena izango da aurtengoa: abenduaren 2tik 6ra bitartekoa. 349 nobedade, 246 erakusmahai eta 200 ekitaldi baino gehiago programatu dituzte. Gainera, 25. Argizaiola sariak banatuko dira: euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten inurriei gorazarre egingo diete, abenduaren 3an. Akorduan izan, aurton ere, aparkalekuetatik azokaraino autobus-zerbitzua egongo dela.

Goazen programa gainbegiratzera, gutxienez; gunez gune: Areto Nagusian, Gogoetaren Plazako berbaldiak eta mahai-inguruak, eta Azokako partaideen zabalkunde-lanen aurkezpenak egingo dira; denera, 45.
Ahotsenean, aurkezpenak eta zuzeneko emanaldiak egingo dira: 50 aurkezpen eta 70 kontzertu. Landako alboko parkera mugitu dute gune horren kokalekua. Bertatik igaroko dira: Gatibu, Kokein edo Labrit, musika arloan; Asier Serrano, Aitziber Etxeberria edo Kirmen Uribe, idazleen artean. Plateruenan ere egingo dira kontzertuak: Willis Drummond, Zea Mays, Hesian, Skakeitan eta Bide Ertzean gonbidatu dituzte taula gainera, berbarako.

Saguganbaran, ikasleei begirako ekitaldiak egongo dira, tartean Talentue plazara!. Irudienean, Zugaza zineman, sortzaileek beraien lanak proiektatuko dituzte. Szenatokian, San Agustin kulturgunean, hiru plater nagusi izango dira: Mami Lebrun antzezlana, antzerki maratoia eta Francoren bilobari gutuna antzezlana. Kabi@ gunea, berriz, kultura digitalaren eremuko sortzaileen eta ekintzaileen topaleku izango da. Azkenik, aipatzea Argentinako Euskal Komunitateak erakusleihoa izango duela Azokan lehenengoz, eta hiru berbaldi eskainiko ditu Areto Nagusian.

  • Areto Nagusia: Landakon
    57 hitzaldi eta ekitaldi
  • Szenatokia: San Agustin kulturgunean
    14 antzerki-lan eta emanaldi
  • Irudienea: Zugaza zineman
    30 proiekzio
  • Kabi@: Areto Nagusiaren alboan
    30 aurkezpen eta ekimen
  • Saguganbara: Landakon
    40 tailer, ekimen eta ekitaldi
  • Azoka TB:
    Zuzeneko saioak 11:30ean eta 17:00etan, eta emisio jarraitua euskarazko tokiko telebistetan
  • Ahotsenea: Landako alboko parkean
    50 aurkezpen eta 70 musika-emanaldi
  • Plateruena: Landako alboan
  • Kontzertuak


Egitaraua oso-osorik: www.durangokoazoka.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun