Imanol Bollegui tenislari erandioztarra omenduko du Euskal Tenisaren Galak

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 13a, 13:35
Imanol Bollegui erraketa bat konpontzen. © JOLASETA

Datorren zapatuan, abenduak 17, euskal tenislaririk onenak batuko dira Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian, Euskal Tenis Federazioak antolatutako galan parte hartu eta kirol horretan ibilbide oparoa egin duten kirolari biri omenaldia egiteko. Hala, Imanol Bollegui Llona erandioztarrak eta Edurne Marcos gipuzkoarrak izango dute ohore hori.

Halere, Galaren aurretik hainbat jarduera izango da Faduran. Goizeko 11:30ean, tenis-epaileek beren buruak birziklatzeko jarduna izango dute. Era berean, 17:00etan, Euskal Tenis Federazioaren Zuzendaritza bilduko da. Azkenik, galan, 19:00etan, hainbat txapelketen sariak banatuko dituzte: Euskadiko Txapelketetakoak, Ipar Zirkuitukoak, Tono-Compta sarietakoak eta Hego Euskal Herria, Errioxa eta Kantabriako sariketakoak. Hala, euren dominak eta garaikurrak eskuratuko dituzte Lucía de la Puertak, Mercedes Aristeguik, Pablo Innerarityk eta Jolaseta eta Fadura taldeek, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun