Gogo eta ilusio handiz egin zieten ondoetorria Mari Domingiri eta Olentzerori

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 31a, 13:40
Mari Domingi eta Olentzero, bere segizioagaz, Plentzian.

Daborduko opari denak banatuta, baita zegokionari ikatz bidezko arduratzeko deia eginda ere. Abenduaren 25a olgetan, estreinatzen zein hausnarrean egitekoa izan zen; "bakoitzak ahal zuena" afaldu eta bazkaldu ostean. Baina, zapatuko iluntzea bete-betean izan zen Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko, eskatutakoa akordarazoteko eta on-onak izan garena sinetsarazten ahalegintzeko... HIRUKAko begirik zorrotzena horren lekuko izan zen Uribe Kostako bi muturretan: Erandioko Altzagan, lehenengo; Plentzian, gero. Hona horien irudiak.

Zeuek ere zuen herriko Olentzeroren edo Mari Domingiren argazkirik izanez gero, bidal egiguzue eta Uribe Kostako Gabon-gaueko albuma osatuko dugu.

Argazkiak bidaltzeko: hiruka@hiruka.eus

Olentzero eta Mari Domingi

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun