Aldundiak bertan behera utzi ditu Eskola Kirola programaren domekako mendiko jarduerak

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 13a, 15:10
Uribe Aldeko Gurutze Gorriko kideak Eskola Kirolako partaideak jagoten Txarlazo mendian. © BIZKAIKO GURUTZE GORRIA

Aste-akabu honetarako elurragatik abisu horia eman dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak bertan behera utzi ditu domekarako, urtarrilaren 15erako, Eskola Kirola programaren mendiko  jarduerak. Horrez gainera, Aldundiak zenbait gomendio egin die Eskola Kirolaren barruan aste-akabu osoan egingo diren jardueretan parte hartuko dutenei. Aholkuak baliagarriak dira lehiaketa- eta hastapen-ekimenetarako zein josteta-jardueretarako.

Aldundiaren gomendioak

  • Kirol jardueretarako joan-etorrietan, segurtasun baldintzak handitu itzazu.
  • Mendi-irteera bat egin gura baduzu, alde batetik, informa zaitez joan gura duzun lekurako iragarpen meteorologikoaz, eta har ezazu kontuan eguraldi-aldaketa gogorrak oso ohikoak direla mendian. Bestetik, eroan itzazu soinean ekipamendu eta arropa egokiak. Eta azkenik, eroan itzazu motxilan erreserbako jan-edanak.
  • Kirol ekintzak burutuko diren baldintza meteorologikoak direla medio, antolatzaileak irtenbideen ibilbidea bertan behera utzi edo alda ditzake.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun