Kirolak  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-02-15 11:15

Euskadiko waterpolo-jokalari gaztetxoak Sakonetan eta Faduran trebatuko dira

Datorren zapatuan, otsailak 18, Leioako Sakoneta eta Algortako Fadura kiroldegietan egingo dituzte teknifikazio-saioak Euskadiko selekzioaren haur-kategoriako waterpolo-jokalariek. Ekimena Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatu du, 2003 eta 2005 bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago, eta bere helburua da lurraldekako Espainiako Waterpolo Txapelketa prestatzea.

Euskadiko waterpolo-jokalari gaztetxoak Sakonetan eta Faduran trebatuko dira
Nesken teknifikazio-saio bat, artxiboko irudian. © EUSKADIKO IGERIKETA FEDERAZIOA | Ikusi handiago | Argazki originala

Hala, nesken selekzioa trebatuko da Leioako Sakoneta kiroldegiko igerilekuan, 14:30ak eta 16:00ak bitartean. Deialdi horretarako, Leioa Waterpoloko zortzi jokalari deitu dituzte. Mutilen selekzioa egun berean entrenatuko du, ordu erdi beranduago, Algortako Fadura kiroldegiko igerilekuan. Bertan, eskualdeko bederatzi jokalari izango dira, sei Askartzakoak eta beste hiru Leioakoak.

Emakumezkoen deialdia

Leioa

  • 1. Haizea Expósito (2003)
  • 2. Erika López-Pastor (2003)
  • 3. Dafne Bartolomé (2004)
  • 4. Maider Ramos (2004)
  • 5. Araitz Alonso (2005) (atezaina)
  • 6. Oihane Gago (2005)
  • 7. Leire García (2005)
  • 8. Amaiur Rodríguez (2005)

Maristas

  • 9. Naroa Apraiz (2004) (atezaina)
  • 10. Uxue Otsoa (2004)
  • 11. Alazne Renedo (2004)

Urbat

  • 12. Ezozi Akizu (2003)
  • 13. Helene Molina (2003)
  • 14. Miren Urizar (2005)

Deportivo

  • 15. Paloma Conde (2003)

Gizonezkoen deialdia

Leioa

  • 1. Unai Cacho (2003)
  • 2. Javier Fernández (2003)
  • 3. Aimar Gernika (2004)

Lautada

  • 4. Xabier Beltrán (2004)

Urbat

  • 5. Anton Akizu García (2003)
  • 6. Unax Unceta Latatu (2004)
  • 7. Xabier Eguidazu De Diego (2003)

Askartza

  • 8. Mikel Isasi (2003)
  • 9. Ander Molina (2003) (Portero)
  • 10. Erlantz Redondo (2003)
  • 11. Ibon Solaun (2003)
  • 12. Aritz Fernández (2003)
  • 13. Iker González (2004)

Lauro

  • 14. Aritz Canal (2003)

Fortuna

  • 15. Hugo Quintas López (2003)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa