Triatloien denboraldia, laster martxan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 10a, 12:00

Euskadiko Triatloi Federazioak 40 proba antolatuko ditu datorren domeka eta irailaren azkeneko aste-akabua bitartean. Ohi legez, duatloi, triatloi, duatloi-kros, triatloi-kros eta neguko triatloiak izango dira. Zoritxarrez, aurten ez da errepikatuko Euskal Herriko Zirkuitua, eta EAEk eta Nafarroa Garaiak nork bere zirkuitua izango du. Eskualdean, otsailaren 18an egingo da Sopelako duatloia; maiatzaren 28an, Gorlizko triatloia; uztailaren 1ean, Plentziako ur-duatloia, Euskadiko txapelketa izango dena; uztailaren 22an, Getxoko olinpiar triatloia; eta irailaren 16an, Erandioko triatloia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun