Oztopoen zaldi-jauzien trebatze-saioak Faduran

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 9a, 17:19

Adingabekoentzako teknifikazio-plangintza abian ipini du Euskal Hipika Federazioak, oztopoen zaldi-jauziak hobetzeko. Saioak otsailaren 11n hasiko dira, Faduran, baina horietan izena emateko azkeneko eguna gaur da, hilaren 9an.

Entrenamenduak 16 urtez azpiko neska-mutilei begirakoak dira; denera, 15 leku daude; egindako merituen arabera banatuko dituztenak. Halere, behin aukeratuta, eskatutako ahaleginak egin beharko dituzte, programan parte hartzen jarraitzeko. Federazioak hartuko ditu bere gain egongo diren gastu guztiak.  Izen-ematea egiteko, mezu bat bidal daiteke hipica@fvh.org posta elektronikora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun