Kirolak  Plentzia  Sopela 2017-02-09 17:54

Entrenatzaile berriak Plentzian eta Ugeraga Bn

Plentzia kirol-taldeak Oskar Bruno fitxatu du lehenengo taldea entrena dezan, Bizkaiko futbol-ligako 1.go mailako 2. multzoan. Dosa Salesianos taldeko koordinatzailea izan da Bruno; aurretik, Getxo Kirolak erakundean oinarri-futbolaren koordinatzailea eta Leioako Lagun Artea futbol-eskolaren zuzendaria ere izan da. Plentziako orain arteko teknikoakaz lan egingo du Brunok.

Entrenatzaile berriak Plentzian eta Ugeraga Bn
Iñaki Barua Plentzia Kirol Elkarteko presidentea (ezkerrean), Oskar Bruno entrenatzaileagaz. © PLENTZIA K. E. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bestalde, Txaber Ribero ez da  daborduko Ugeragako bigarren taldeko entrenatzailea, zuzendaritzak hala erabakita; eta Txema Carranza fitxatu du. Sailkapeneko azkena da Ugeraga B; Plentzia eta Berango ditu aurretik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa