Herri-kontsultak Uribe Kostan

Uribe Kostako herri-galdeketarako galdera aurkeztuko du Ados taldeak

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 10a, 12:32
Uribe Kostako Gure Esku Dagokoek Ados taldea osatu dute.

Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Ados taldeak Uribe Kostako galdeketan egingo duen itauna zein izango den jakinaraziko du zapatuan, hilaren 11n, Sopelako udaletxeko plazan, 12:30etik aurrera. Ados taldeak maiatzaren 7an egingo du herri-galdeketa, horrenbestez, orduan erantzun beharreko galdera zein izango den ezagutaraziko dute, zapatu honetan, jai giroan. Izan ere, bertsoak, euskal dantzak, kantak eta pandero-joleak ibiliko dira giroa alaitzen; 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute Ander Deuna ikastolan.

Erabakitzeko eskubidearen aldekoek adierazi dutenez, azken urteetan Gure Esku Dago mugimenduak definitu dituen ildoei lotuta, Uribe Kostako herritar-talde "zabal eta askotarikoa" lanean dabil erabakitzeko eskubideak bere adierazpena izan dezan gure eskualdean: herri-galdeketa Uribe Kostan egiteko asmoz, Ados taldea sortu zuten 2016an. Horri esker, galdeketa egiteko sinadurak batu zituzten, "eskualdeko biztanleriaren %12 eskuratuz", zehaztu dute. Era berean, 30 laguneko lan-batzordea osatu dute, prestatzeko herri-galdeketa: egun berean egingo da eskualdeko herri gehienetan, hau da, Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun