Kultura  Uribe Kosta 2017-02-15 10:25

MIN 2017 sarietarako hautagai aukeratu dute Countrybasque musika-taldea

Musika independentearen MIN 2017 sarietarako hautagai aukeratu dute Countrybasque taldea; zazpi kideetatik hiru dira Uribe Kostako bizilagunak. Gura duten denek 764 artisten artean bozkatu ahal izango dute, otsailaren 28ra arte. Boto gehien jasotzen duten 30 musikariek lehiaketaren finalerdira helduko dira, eta epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak. Bozkatzeko beharrezkoa da www.premiosmin.com webgunean izena ematea.

MIN 2017 sarietarako hautagai aukeratu dute Countrybasque musika-taldea
Zazpi lagunek osatzen dute Countrybasque; hiru uribekostarrak dira, bi sestaoarrak, bat santurtziarra eta azkena bilbotarra. © LUIS ALONSO | Ikusi handiago | Argazki originala

Horrez gainera, hainbat kategorietan izendatu dute Countrybasque:

  • Artista sortuberri onena: Countrybasque.
  • Abestirik onena: "Clipped wings birds".
  • Munduko musiken albumik onena: "Made in Basque Country".
  • Bideoklip onena: "I can not avoid loving you".
  • Ekoizpen-musikal onena: Xabi Salinazarmendaritz eta Carlos Saiz.
  • Diseinu grafikorik onena: Luis Alonso.
  • Promozio-argazkirik onena: Luis Alonso.

Horiek denak ere bozkatu ahal izango dira.

2016ko maiatzean argitaratu zuen Countrybasque taldeak bere lehenengo diskoa: "Made in Basque Country". Saltokietan eta plataforma digitaletan ez ezik, taldearen webgunearen (www.countrybasque.com) bitartez ere eskura daiteke. Horrez gainera, bertan topa daitezke taldearen historia, abestien bideoak zein letrak eta taldekide bakoitzaren antzinako argazkiak zein gaur egungoak.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa