Aste Santuan Oporretan Txangora joango dira eskualdeko neska-mutilak

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 17a, 13:57

Beste urte batez, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Oporretan Txangora ekimena antolatu du. Hala, eskualdeko txikienek Aste Santurako oporrez gozatzeko aukera izango dute, apirilaren 19tik 21era. Egitasmo horretan izena emateko epea otsailaren 20tik 24ra izango da.

Oporretan Txangora ekimenean izena emango duten neska-mutilek jardueraz beteriko hiru egunez gozatzeko aukera izango dute. Hala nola, joango dira Bizkaia Abentura Park-era, Ekogunea Kutxa Fundaziora eta Euskal Buztingintza museora.

Izena emateko, aukera bi dituzte interesdunek: Man­komunitateko bu­le­gora (Gatzarriñe, 4. Sopela) joatea edo euskera4@uribekosta.org posta elektronikora mezua bidaltzea. Horretarako epea hilaren 20tik 24ra bitartekoa da. O­­rotara, 30 euro ordaindu beharko ditu ume bakoitzak, txangoengatik. Diru-sarrerak ber­matzeko errentaren jasotzaileek eta fa­milia ugariek 20 euro ordaindu behar dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun