Uribe Kosta fin ibili da Euskadiko kros-txapelketetan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 15a, 18:20
Erandioko Atletismo Eskolaren gazte-taldea, Abaitua barik. © ERANDIOKO ATLETISMO ESKOLA

Arin ibili ziren eskualdeko atletak aurreko aste-akabu bietan Bizkaian jokatutako Euskadiko kros-txapelketetan. Sopelako Munarri taldeak zilarrezko domina lortu zuen beteranoen taldekako proban; Berrizen egin zuten balentria, pasa den domekan egindako distantzia laburreko eta beteranoen EAEko txapelketan. Domina jantzi zuten María Rosa Romerok, Inmaculada Ruizek, Loli Benítezek, Begoña Minayok eta Mónica Pintorek.

Getxo Atletismo Taldeak ere jaso zituen zilarrezko dominak, hurrengo kirolariei esker: Igor García, Alfonso Álvarez De Eulate, Juan Zalduondo, Juan Pérez eta Kepa Herguedasi esker.

Aurretik, otsailaren 5ean, Euskadiko Kros Txapelketa egin zen Sopuertan. Bertan, urrezkoa eskuratu zuen Miguel Abaituak; kadetea Erandioko Atletismo Eskolaren kidea da. Horrez gainera, eskola beste behin sartu zen podiumean, gazte-mailako taldekako proban, zilarrezkoa jasotzeko. Hara igo ziren Erandioko eskolaren Ekaitz Ruiz, Luís Abaitua, Eneko Quintero, Beñat Gonzalez eta Daniel Linares. Azkenik, Olaia Lekunberri atleta itzubaltzetarrak gazte-mailako taldekako brontzea lortu zuen Sopuertan, Durangaldeko Bidezabal klubagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun