Osakidetzako pribatizazioa salatzeko mobilizazioak egingo dituzte

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 20a, 11:36
2016ko urtarrilaren 22an, ELA sindikatuaren 60 bat delegatuk elkarretaratzea egin zuten Urdulizko ospitalean, behin-behinekotasuna eta pribatizazioa salatzeko.

ELA, LAB, CCOO, ESK, SATSE eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Osakidetzako zerbitzuak pribatizatzearen aurka. Hala, datorren hilaren 21ean, martitzenean, protesta egingo dute. Sindikatuon arabera, urtean 350 milioi euro bideratzen dituzte pribatizatutako zerbitzuetara.

Horrez gainera, Urdulizko ospitaleko eguneko ospitale kirurgikoaren eta kirurgia handiko anbulatorioaren birmoldaketa egiteko 900.000 euro erabiltzea salatu du LAB sindikatuak, baita osasun-zentroa zabaldu eta gutxira hori egiteko beharra egotea ere. Modu berean, ospitalean egiten den erabilera ere deitoratu du sindikatuak. Izan ere, jakinarazi duenez, arrastian ematen den zerbitzua Osateken ardura da, hau da, erabat pribatua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun