Kultura  Uribe Kosta 2017-02-22 10:31

Martxoaren 10era arte bozka daiteke Blogetan! lehiaketan

Urtarrilaren erdialdean Blogetan! Euskal blogariak lehian egitasmoan izena emateko eta blogak proposatzeko epea zabaldu zuen Azkue Fundazioak; denbora hori bukatuta, hurrengo faseari ekin diote. Hala, martxoaren 10era bitartean egongo da blogik gustukoena bozkatzeko aukera. Botoa modu bitara eman daiteke blogetan.eus-en: zuzenean edo Twitterren bidez.

Martxoaren 10era arte bozka daiteke Blogetan! lehiaketan
Blogetan! sariketako lehen edizioko argazkia. © AZKUE FUNDAZIOA | Ikusi handiago | Argazki originala

Guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura-arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi-kategoriara lotuta daude; 21 gizarte eta politikan; eta, zientzia eta teknologiaren kategorian parte hartzen daudenak 23 dira. "Fase berri honetan sortzaile eta erabiltzaileek baduzue zeresanik; zuen eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira. Beraz, zure iritzia adierazteko unea da hau!", adierazi dute Azkue Fundazioko arduradunek. Edozeinek bozka dezake bere bloga edo atsegin duen beste bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa