Taldekako bertsolari-txapelketan parte hartuko du ALBEk

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 23a, 11:00
Uribe Kostako azken txapelketako finalista denek parte hartuko dute Taldekakoan.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak (BBE) txapelketa berria martxan ipini du: Bizkaiko Taldekakoa. Ekimen horren helburu nagusia da Bizkaiko oinarria indartzea, “eskualdeen eta bertso-eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea”. Hala, daborduko 200 lagun baino gehiagok bat egin dute egitasmo berriagaz, 30 taldetan banatuta. Uribe Kostak gogotsu dagoela erakutsi du: sei talde prestatu ditu.

Txapelketara aurkeztutakoen artean askotariko profilak daude: oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko txapeldunak, txapelketetan izandakoak eta egundo parte hartu ez dutenak. Helburua pluraltasuna lortzea zen, “eta lortu da” azaldu du BBEk.

Sei parte-hartzaile edo gehiago izango dituzten taldeak egongo dira: hiru bertsolari, epaile bat, gai-jartzaile bat eta laguntzaile batez osatuko dira. Hiru talderen artean jokatuko dituzte saioak, eta horietako bakar batek egingo du aurrera, hurrengo fasera.

Lehenengo fasea apirilaren 3ra bitartean izango da. Egun horretan jakingo da zeintzuk pasatuko diren bigarren fasera. Fase hori apirilaren 24an hasiko da. Finala ekainaren 3an izango da, Euskal Herriko Eskolartekoagaz batera.

Uribe Kostako ordezkariak

Basordako gorringoak

Erlantz Iberguengoitia, Inge Beitia, Iñaki San Nikolas, Jagoba Pereda, Mikel Albizu, Xabier Albizu, Peru de Pedro.

Gora Tangora!

Irene Ezkurra, Jone Uria, Joseba Santxo, Nahikari Ayo, Julen Lamberto, Kerman Diaz, Maider Barañano, Peio Unzurrunzaga, Unai Mendiburu, Zaloa Lopez de Munain.

Leioara begira

Aitzol de Castro, Alpon Sardon, Beñat Vidal, Jon Ortiz, Oier Iturralde, Xabi Sainz de la Maza.

Leioatik begira

Antxon Illaro, Elene Uribe, Galder Bilbao, Inazio eta Peru Vidal, Karlos Aretxabaleta.

Tosu Bizirik

Gabi Basañez, Iñigo Kortazar, Josu Landeta, Daniel de Miguel, Olatz Larrinaga, Aitor F. de Martikorena.

Ulutiko intxhaulak

Aritz Landeta, Arrate Illaro, Paule Loizaga, Zuriñe Gonzalez, Maddalen Ruesgas, Goizalde Atxutegi, Xabi eta Itxaso Paya, Imanol Uria, Lizar Begoña.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun