Jendartea  Getxo  Uribe Kosta 2017-02-23 17:10

Garoña "behin betiko" ixtea eskatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur

Garoña "behin betiko" ixtea eskatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Gaur goizeko elkarretaratzea, Algortan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Garoña zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuz, Endesa eta Iberdrolaren aurkako elkarretaratzeak egingo dira gaur, eguenean, Bizkaiko hainbat herritan eta Gasteizen. Hala, gaur goizean dozenaka lagun mobilizatu dira Algortan, Basagoiti etorbidean Iberdrolak duen bulegoaren aurrean. Deitzaileen berbetan, "enpresa horiek diruaren hizkuntza besterik ez dute ezagutzen, beraz beren hizkuntzan esango diegu energia berriztagarriak soilik eskaintzen dituzten enpresetara joko dugula aurrerantzean".

Elkarretaratzeak honako lekuetan egingo dituzte:

  • Algorta: Basagoiti etorbidea, 64. 12:00-13:00 / 18:00-19:00
  • Barakaldo: Elkano Kalea, 9. 12:00-13:00 / 18:00-19:00
  • Basauri: Miradoreak, Iberdrolaren bulegoaren aurrean. 12:00-13:00 / 18:00-19:00
  • Bilbo: Urkixo zumarkalea, 33. 12:00-13:00 / 18:00-19:00
  • Durango: Andra Mari kalea, 1. 12:00-13:00
  • Gasteiz: giza-katea, 19:00etan Aldundiaren aurrean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa