Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2017-02-24 09:41

Gaur bilduko da Elkar Kirolak eskola, Berangon

Gaur, barikuan, Elkar Kirolak txirrindulari-eskolak bilera egingo du, 19:30ean, Berangoeta kultur etxean. Berango, Leioa eta Erandioko udalek sustatutako eskolak eskualdeko gurasoei azaldu dienez, "zuen umeari bizikleta gustatzen bazaio, eta eskola zertan datzan jakin nahi baduzue, erdu Berangora; gonbidatuta zaudete". 2003tik 2010ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute eskolan. Bertaratzerik izango ez dutenek badute aukera izena emateko, posta elektronikoz, ek.escuelas@gmail.com helbidera mezuren bat bidaliz.

Gaur bilduko da Elkar Kirolak eskola, Berangon
Umeen Bizikleta Festa ospatzen du urtero Elkar Kirolak eskolak. © ELKAR KIROLAK | Ikusi handiago | Argazki originala

Bestalde, Bioracer Elkar Kirolak taldeak bere kiderik onenetako bat galdu du: Saioa Gilek txirrindularitza utzi du; karrantzarrak ez du horren arrazoirik azaldu. Urtarrilean, brontzezko domina lortu zuen Espainiako Ziklokros Txapelketan.

2017/02/24 19:30

Berangoeta kultur etxea | Berango

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa