Inskripzio-aldia zabaldu dute Tranko zaldien oztopo-jauzien lehiarako

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 11:30
Zaldizko oztopo-jauziko txapelketa baten artxiboko irudia. © BIZKAIKO HIPIKA FEDERAZIOA

Euskal Hipika Federazioak inskripzio-epea zabaldu du Tranko zaldien oztopo-jauzien hastapeneko lehiarako. Zirkuituak 5 proba izango ditu, apirilaren 9tik urriaren 14ra arte, tartean Erandioko Goiherri zaldi-klubean, irailaren 2an.

Lehian parte hartu ahal izango dute aurretik metro bateko altuerako oztopoak gainditu ez dutenek, proba federatuetan. Zirkuituak lau sailkapen izango ditu: 0,50 metro, 0,70, 0,80, eta 1,00 metro. Lehenengo bietan parte hartu ahal izateko, interesdunek 10 euro ordaindu beharko dituzte; besteetan parte hartzeko, 15 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun