Baqué-BH errepidera aterako da

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 12:00
Baqué-BH txirrindulari-taldearen aurkezpena. © BAQUÉ-BH

Elkar Kirolak txirrindularitza-elkartearen 23 urtez azpikoen taldea babesteari utzi zion Campos kontserba-enpresak pasa den denboraldiaren akabuan; lau urteko harremana izan ostean. Camposen lekukoa Saroni txirrindula-markak hartu zuen; baina, agindutako laguntza ez zen inoiz heldu; gaia epaitegietan dago.

Horrenbestez, ziztu bizian eta lehenbailehen, beste babesle bat aurkitu du Berango, Leioa eta Erandioko udalek sustatutako eskolak. Hala, aurten, Baqué-BH deituko da 23 urtez azpikoen taldea. Alex García Celaya zuzendari berangoztarraren agindupean jardungo dute 16 txirrindularik, denera. Iñigo Landaluze leioaztarrak osasun-arazoengatik lehiatzeari utzi dio, eta kadeteak entrenatzen ditu orain, bera hazitako harrobian. Xuban Errazkin, ostera, Portugalgo Radio Popular Boavista taldean dago. Oskar Urkiola leioaztarra taldean mantenduko da, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun