Kultura  Erandio  Getxo  Leioa  Sopela  Uribe Kosta 2017-03-01 18:41

Gaylesbotrans-zinema, eskualdean

Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinemaren eta arte eszenikoen jaialdiaren akabera-ekitaldia Guggenheim museoan izango da, zapatu honetan, martxoaren 4an. Hala ere, ohikoa denez, Zinegoak jaialdiak beste hainbat herritan ere emanaldiak eskainiko ditu, Hedapenak atalaren barruan. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Getxon, Erandion, Leioan eta Sopelan izango dira ekitaldiak. Lehenengoa Algortako kultur etxean egingo dute martxoaren 8an, eguaztenean. Egun horretan, "The pearl of Africa" dokumentala proiektatuko dute, 20:00etan, kultur etxean; sarrera, doan.

Gaylesbotrans-zinema, eskualdean
João Pedro Rodrigues zinegile portugaldarrak jaso du Zinegoak 2017 Ohorezko Saria. © ZINEGOAK | Ikusi handiago | Argazki originala

Emanaldiak

Getxo

Martxoak 8, eguaztena

  • 20:00 Algortako kultur etxea. "The pearl of Africa" dokumentala. Sarrera, doan.

Martxoak 12, domeka

  • 18:00 Algortako Gauegun gaztelekua. Film-laburren emanaldia; jatorrizko bertsioan, azpitituluakaz. Sarrera, doan.

Martxoak 22, eguztena

  • 18:00 Areetako Kukupraka ludoteka. Ipuin-kontaketa. Sarrera, doan.

Erandio

Martxoak 21, martitzena

  • 18:30 Behargintza (Bekoa ikastetxea). Filmak euskaraz, gazteleraz zein beste hizkuntzatan (azpitituluakaz) eskainiko dira. Sarrera, doan.

Martxoak 22, eguaztena

  • 18:30 Astrabuduko kultur etxea. Filmak euskaraz, gazteleraz zein beste hizkuntzatan (azpitituluakaz) eskainiko dira. Sarrera, doan.

Leioa

Martxoak 29, eguaztena

  • 20:00 Kultur Leioako entzungela. Film-laburren emanaldia. Gonbidapena egunean bertan eska daiteke.

Martxoak 30, eguena

  • 20:00 Kultur Leioako entzungela. "Oriented" dokumentala. Gonbidapena egunean bertan eska daiteke.

Sopela

Apirilak 7, barikua

  • 20:00 Kurtzio kultu etxea. Euskaraz eta gaztelaniaz. Sarrera, doan.

 

2017/03/08 20:00

Algortako kultur etxea Erandio Getxo Leioa Sopela Uribe Kosta

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa