Jendartea  Uribe Kosta 2017-03-03 13:45

Txartel multimodal berriak jarriko dituzte martxan hilaren 8an

Datorren eguaztenetik, hilaren 8tik, aurrera, Metro Bilbao, Euskotren eta Bilboko tranbia erabiltzeko txartel multimodal berriak erabili ahal izango dira. Gainera, Bizkaian erroldatutako 26 urtetik beherako neska-mutilek Bizkaibusean erabiltzeko aukera izango dute titulu hori.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) tarifa berrien inguruko xehetasunak eman zituen atzo, eguenean. Aldi baterako tituluak Barik pertsonalizatuetan erabili daitezke, eta gaur egun indarrean dauden tituluak (Gazte Bizkaibus edota Gazte Metro Bilbao) apirilaren 5ean desagertuko dira; Bilboko Metroaren urteko titulua ez da desagertuko.

Hauek dira martxoaren 8tik aurrera eskura egongo diren titulu multimodalen tarifa berriak:

  • Bidai 50: Aldi baterako garraio titulua da, 50 bidaia egiteko balio du, gehienez, 30 egunetan. Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 32 euro (gune 1); 37,80 euro (2 gune); 43 euro (3 gune); 57 euro (4 gune) eta 79 euro (5 gune).
  • Bidai 70: Aldi baterako garraio titulua da 70 bidaia egiteko balioa du, gehienez, 30 egunetan. Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 38 euro (gune 1); 44 euro (2 gune); 50 euro (3 gune); 63 euro (4 gune) eta 85 euro (5 gune).
  • Gazte 70: Aldi baterako garraio titulua da, Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat. 70 bidaia egiteko balio du, gehienez, 30 egunetan. Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 32 euro (gune 1); 37 euro (2 gune); 42,7 euro (3 gune); 52 euro (4 gune) eta 60 euro (5 gune).
  • Bidai ORO: Bere hasiera datatik aurrera 30 egunean bidaia kopuru mugagabea egiteko garraio titulua da. Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 46 euro (gune 1); 51 euro (2 gune); 56 euro (3 gune); 71 euro (4 gune) eta 93 euro (5 gune).
  • Gazte ORO: Aldi baterako garraio titulua da, Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat eta 30 egunean bidaia kopuru mugagabea egiteko balio du. Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke. Tarifak: 39 euro (gune 1); 43 euro (2 gune); 47 euro (3 gune); 61 euro (4 gune) eta 81 euro (5 gune).

Tarifak garestituko direla salatu dute

LAB sindikatuak salatu duenez, Metro Bilbaoren 3. linea martxan jartzeak metroko eta Euskotreneko hileko abonuen %30 eta %40 garestitzea ekarriko du, hurrenez hurren. Hirugarren linea horrek Bilboko Matiko auzoa Etxebarrigaz lotuko du, apiriletik aurrera.

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak jakinarazi duenez, aldaketek garraio-mota horien erabiltzaileen %10ari "bakarrik" eragingo die; "titulu pertsonalak erabiltzen dituztenak, alegia". Era berean, adierazi du txartel multimodal horiekaz bezero onuradunak "51.000 izatetik 64.500 izatera" igaroko da.

Kontuak hala, Reyesen arabera, "askoz gehiago" izango dira onura izango duten bezeroak, "hilero 9 euroko aurrezpena izango dutelako". Kontrakoan, kaltetutako bezeroek "3 edo 4 euro gehiago ordaindu beharko dute hilero, baina zerbitzu gehiago eskura izango dute", gaineratu du.

EH Bilduko Zigor Isuskizak zalantzan jarri ditu datu horiek denak, eta adierazi du prezioen igoera handiagoa dela gehien erabiltzen diren txarteletan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa