Oraingoan ere, tonu argia aukeran

Juan Luis Mugertza 2017ko mar. 17a, 12:17

Bai-ez egon ziren tarte batean, baina, azkenean, ez da akordiorik izan. Dirudienez, kanpoko eragin txarrak ez omen du lagundu gustuko kolorea aukeratzen.

Gainera, urte asko daramatzate betiko kolorea janzten, eta orain oso berandu da kolorez aldatzeko, ereduarekin hausteko. Tira! Tira! Horregatik, betiko estiloaren alde egingo dute aurrekontuak aurrera ateratzeko, eskutik helduta joateko, nahiz eta aukeratutako tonua gehiengo sozialak gogoko ez duen. Besteak beste, erabakitzeko eskubidea ukatzen duelako, eta bestelakoetan murrizketak dakartzalako. Baina hori gutxienekoa da. Hauei bost axola.  Babesa nahi zuten, nola edo hala, eta presa handia zuten abiaduran jartzeko, etxea pintatzeko. Kontuak kontu, orain akordioaren kolorea zuritzeko azken dotorezia-ukitua baino ez dute falta. Ortuzarrek besteek aukeratutakoak gorritik asko zuela esan du, eta horrela… oso zaila dela elkar hartzea. Aukeran beti urdin argia hobeto.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun