Kultura  Uribe Kosta 2017-03-30 17:31

Abian da Korrika

Euskararen lasterketa atera da Otxandiotik, datorren eguazteneko azken orduetan eta egueneko ordu txikietan Uribe Kostatik igarotzeko, Iruñea helmuga. Lehenengo pausoak eman ditu gaur Urtza Errastik, Korrikako sortzaileetako batek. Eskutik eskura pasa dio lekukoa Maddi Kanpo Artetxeri, Joseba Kanporen alabari, euskaltzale itzubaltzetarra omentzeko. Bigarren kilometroan Otxandioko alkateak eta AEKko ordezkariak hartu dute erreleboa, zenbait hiriburutako alkate eta udal-ordezkariek-lagunduta. Kilometroz kilometro, aurrera segituko du Korrikak hamar egunez.

Abian da Korrika
Kanpo Artetxe familiak eta Korrikaren sortzaileek eroan dute lekukoa lehenengo kilometroan. GOIENA | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa