Jendartea 2004-04-30 23:01

Langileak eta herria burujabe!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Nazioarteko Langilearen Eguna dela-eta, mobilizazioak izango dira urtero legez bazter guztietan. LAB, ELA, EILAS eta EHNE sindikatuek deialdi bateratua egin dute Bilboko Bihotz Sakratuan 11:00etan hasi behar duen manifestazioan parte hartzeko. EHKk babesa eskaini dio manifestazio honi. Gazte Mugimenduak antolatuta, Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Sestao eta Bortzirietan manifestazioak burutuko dira 18:00etan. CNTk hiriburuetan manifestazioak antolatu ditu: Donostian, 11:30etan Boulevard-ean eta Bilbon, 11:30etan Gran Via 50en.

LAB, ELA, EILAS eta EHNEren komunikatua (pdf)
  Kultura 2004-04-26 21:26

Uribe Kostatik Herri Urratsera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat eta hainbat dira, Uribe Kosta eskualdean, Iparraldeko ikastolen festan parte hartzeko, autobusak jarri dituzten elkarte eta erakundeak. "Geroa egun gurea" lelopean, Herri Urrats 2004 ospatuko da, maiatzaren 9an, Senpereko lakuan. Jaialdiaren 21. edizioan bildutako dirua, bizpahiru urteren buruan, Ziburu eta Larzabalen eskola bana zabaltzeko erabiliko dute.
  Jendartea 2004-04-20 23:57

Zazpi GKEn artean banatuko du dirua EHUko ehuneko 0,7ko Elkartasun Fondoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko ehuneko 0,7aren Elkartasun Fondoak 2003. urtean bildutako dirua emango die, asteazken honetan (apirilak 21) hautatutako zazpi Gobernuz Kanpoko Erakunderi (GKE). Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Enpresa-Ikasketen Gradu aretoan. Bertan, ehuneko 0,7aren Elkartasun Fondoaren presidente Marta Saloña irakaslea, Julio Rodriguez Lázaro diruzaina, elkarte batzordearen kideak eta gobernuz kanpoko erakundeen ordezkariak egongo dira.
  Politika 2004-04-09 22:25

Aberri Eguna 2004

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat eragilek eskaera hori plazaratu duten arren, aurten ere Aberri Eguna ez da bateratua izango. Izan ere, ekitaldi propioak antolatu dituzte igande honetarako (apirilaren 11a) hainbat alderdik, EAJk, EAk eta ABk, besteak beste; eta erakunde zenbaitek: hala nola, Nazio Eztabaidaguneak eta ezker abertzaleko zein EAJ-EAren Udalbiltzek. Batasunak ez du ekitaldi propiorik egingo eta Udalbiltzak eta Nazio Eztabaidaguneak antolatutako ekitaldietara joateko deia egin du. Aralarrek, berriz, Nazio Eztabaidagunekoarekin eta ABrenarekin bat egin du.

Beste alde batetik, Aberri Eguna herriz herri egitera ezker abertzaleko udal hautetziek egindako deialdiaren barruan, bi ekitaldi daude deituta Uribe Kosta eskualdean; bata Plentzian eta bestea Erandion. Azkeneko hau udaletxe aurrean izango da 12:00etatik aurrera.
  Kirolak 2004-04-07 20:15

Apirilaren 18an egingo da Javier Otxoa Klasikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 18an, goizeko bederatzietan abiatuko da, Algortako Fadurako belodromotik, Javier Otxoa Klasikoa izenez ere ezaguna den Randonné Punta Galea lasterketaren hemeretzigarren edizioa. Bereziki txirrindularitzaren jarraitzaile eta zaletuentzako diseinatutako proban, bi ibilbide egongo dira: lehenengoa 100 kilometrokoa eta bigarrena 82koa. Izena emateko kuota 8 eurokoa izango da txirrindulari federatuentzat eta 20 eurokoa federatu gabe daudenentzat. Javier Otxoa Lasterketa Klasikoa federazio lizentzia duten zikloturistentzat zabalik dago. Aitzitik, baimen egokirik ez dutenek, aldez aurretik federazio lizentzia eskuratuta parte hartu ahal izango dute. Lizentzia hori egun baterako izango da baliagarria eta horren izapidea lasterketan izena ematerakoan egingo da, lasterketa egunean bertan, 8:00etatik aurrera, irteera lekuan. Javier Otxoak berak ere parte hartuko du.
  Iritzia 2004-04-05 23:16

Euskal Herriko unibertsitateak eta Euskal Unibertsitatea - Xabier Arregi / EHEU

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea mugimenduko kidea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea

UPV/EHUko errektoretzarako hauteskundeak direla eta, ohikoa ez den protagonismoa hartu du unibertsitateak gizartean. Oihartzun horren zergatia hauteskundeen formulatik datorke, lehia oso erraz hedatzen baita, oso komunikatiboa baita.
  Politika 2004-04-03 00:15

M-11, zerbitzu sekretuek egin eta Espainiako komunikabideek erabili eta isildu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Xarlo Etchezaharreta askatzeko eskatu dute Kalegorriako kideek

Kalegorria aldizkariak "11-M. La CIA proporcionó a la Ser y a ‘El País’ datos clave que negó al juez Ruiz de Polanco para su investigación sobre Al Qaeda" izeneko ikerkuntza gaia argitaratu du apirilean zehar plazaratuko den 27. zenbakian. Gaur Bilboko La Bolsa zentro zibikoan emandako aurrerapenean, agerkari horretako eta IPES-GITEko kideek adierazi dutenez, iragan martxoaren 11an, Madrilen izan ziren atentatuen ondotik, "informazio interesatuak besterik ez dira izan komunikabide gehienetan. Boterearen helburu bakarra, ustezko egileen inguruan informazio trakestuak ematea izan da". Izan ere, "aurrez jakin eta ezkutatu ziren informazioak edo atzerriko zein Estatuko zerbitzu sekretuek gertaera latz horretan izan duten parte hartzea edo utzikeria" jarri nahi dute mahai gainean Kalegorriakoek.
  Hezkuntza 2004-04-01 23:07

Juan Ignazio Perez Iglesias da EHUko errektore berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Ignazio Perez Iglesias izango da EHUko hurrengo errektorea, botuen ehuneko 69,4 jaso ostean. Iñaki Antiguedadek, berriz, ehuneko 30,29a jaso du.

Uste baino ordubete beranduago, Manu Monterok jakitera eman ditu bigarren itzuliko emaitzak, eta esan du parte hartzea handia izan dela. Ikasleen artean izan ezik, errektore berriak irabazi du maila guztietan: doktore funtzionarioen artean, non aurkariaren botoak halako lau irabazi baititu; gainerako irakasleen artean, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean ere bera irten da garaile. Azken bi kategoria hauetan ia bikoiztu egin ditu Antiguedaden botoak.
  Hezkuntza 2004-03-31 23:40

Perez eta Antiguedad lehian EHUko errektorea aukeratzeko bigarren itzulian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ostegun honetan (apirilak 1) egingo da EHUko errektoretzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Juan Ignacio Perez eta Iñaki Antiguedad izango dira bi hautagaiak. Biek unibertsitarioen parte-hartzea eskatu dute.

Gaiaren inguruko albisteak:

Unibertsitarioen parte-hartzea eskatu dute errektoregaiek - Berria (2004 Mar 31)

"Baztertutako estamentuek dute orain boz erabakigarria", dio Antiguedadek - Gara (2004 Mar 31)
  Hezkuntza 2004-03-29 23:13

EHUko errektoretzarako hauteskundeak errepikatzeko eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri PP alderdiko Iñaki Ortega parlamentariak martxoaren 24an egindako EHUko errektoretzarako hauteskundeak errepikatzeko eskatu zuen ostiralean (martxoak 26). Ortegaren esanetan, Demotek boto elektronikoaren sistemak dudak eragin ditu. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agiri baten bidez erantzun die Ortegaren adierazpenei. Bertan, kritikak "onartezinak" direla dio eta Demotek sistemaren fidagarritasuna defendatu du. EA alderdiak ere Ortegaren hitzei erantzun nahi izan die, PPren "demokrazia eza" salatuz.

UPVko bozen emaitzak demokratikoki onar ditzala eskatu dio EAk PPri - Gara (2004 Mar 26)
  Kultura 2004-03-26 15:59

Eskualdeko bertsolariak lehian Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Besteak beste, Xabier Paya (Algorta) eta Joanes Igeregi (Sopela) Uribe Kosta eskualdeko bertsolariak lehiatuko dira, larunbat honetan (martxoak 27), Arratiako eta Ipar Uribeko taldeek jokatuko duten Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalan. Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da txapelketa, 19;00etatik aurrera.
  Ekonomia 2004-03-25 22:36

II Enpresa Ekimenaren Lehiaketaren deialdia irekita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandio, Mungialde, Txorierri eta Uribe Kostako Behargintzen laguntzarekin "Enpresa Ekimenaren" bigarren lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea ireki du Getxoko Udalak. Egitasmo honetan Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK-Gaztelanbideanek eta Euskal Udalen Elkartea-EUDELek ere hartzen dute parte. 2003ko ekainaren 15etik 2004ko ekainaren 15era, aipatutako udalerrietan erroldatuta dauden pertsonek martxan jarri dituzten enpresa egitasmoak edo bertan ezarri dituzten ekimenak bultzatzea da (edo jarriko direnak). Hauek dira udalerriak: Getxo, Erandio, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz.
  Hezkuntza 2004-03-24 23:15

Juan Ignazio Perez Iglesias eta Iñaki Antiguedad izango dira bigarren itzulian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ikasleen parte hartzea oso handia izan dela azpimarratu du Manu Montero egungo errektoreak

Manu Montero EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eman ditu bere ordezkoa aukeratzeko bozketaren emaitzak: Juan Ignazio Perez Iglesiasek botoen %20,037 jaso ditu eta Iñaki Antiguedadek %17,085. Gainerako bost hautagaiek irakasle bi horiek baino emaitza kaskarragoak izan dituzte. Nolanahi ere, inork ez du gehiengo absoluturik erdietsi, beraz, bigarren itzulia egingo da, eta Perez Iglesias eta Antiguedad lehiatuko dira bigarren bozketa horretan. Montero errektoreak ikasleen parte-hartzea oso handia izan dela nabarmendu du.

Gehiago irakurri
  Kultura 2004-03-24 20:52

Ibilaldia 2004ren aldeko lasterketa herrikoia izango da igande honetan Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, Ibilkrossa egingo dute Bilbon, datorren igandean (martxoak 28) Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek. Antolatzaileek gaur goizean aurkeztu dute Bizkaiko ikastolen jaialdiaren aldeko lasterketa herrikoia, Bilbon bertan eman duten prentsaurrekoan.
  Hezkuntza 2004-03-23 22:54

EHUko 59 mila kidek erabakiko dute nor izango den errektorea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Historian lehen aldiz, sufragio unibertsal ponderatuaren sistema erabiliko dute Unibertsitateko errektore berria eta klaustroko kideak nortzuk izango diren erabakitzeko

Parte hartzeko deia egin du Manuel Monterok

Boto elektronikoa erabiliko dute

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 59.000 kidek baino gehiagok bozkatu ahal izango dute martxoaren 24ko hauteskunde egunean, Unibertsitateko errektorea eta klaustroa hautatzeko hauteskundeetan. Historian lehen aldiz, sufragio unibertsal ponderatua erabiliko da EHUko hauteskundeetan, hau da, Unibertsitateko sektore guztiek izango dute boto eskubidea, eta zazpi hautagaien artean gustukoen dutena aukeratu ahal izango dute: Iñaki Antiguedad, Francisco Doñate, Marisol Esteba, Ander Gurrutxaga, Javier Muniozguren, Juan Ignacio Perez eta Antonio Rivera.

Gehiago irakurri
  Hezkuntza 2004-03-23 22:54

Euskal unibertsitatearen aldeko botoa eskatu die ikasleei IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Ikasleen Eskubideen Karta da bere programaren oinarria

EHUko errektorea ez ezik, klaustroa ere aukeratuko da hauteskunde egunean. Besteak beste, "euskal unibertsitate baten alde eta euskal ikasleon defentsarako botoa" emateko ikasleei deia egin zien atzo Ikasle Abertzaleak taldeak. Aipatu beharra dago, IAk ahalegin berezia egin duela EHUko fakultate guztietan hautagaitzak aurkezteko. Euskal Ikasleon Eskubideen Karta da bere programaren oinarria, oinarrizko hamar eskubide biltzen dira bertan. Errektoregaien artean, berriz, Iñaki Antiguedaden hautagaitzari botua emateko eskatu dute.
  Ekonomia 2004-03-22 22:17

Lanbideratze Zerbitzua jarriko dute abian EHU eta BBK Gazte Lanbidean Fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUk eta BBK Gazte Lanbidean Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute unibertsitatean Lanbideratze Zerbitzua abian jartzeko. Egitasmoa ikasleei zuzenduta dago, eta helburua eurei lanaren inguruko orientazioa ematea izango da, lehendabiziko aldiz, lanpostu egokia bilatzeko. Halaber, autoenplegua sortzea ere bilatuko du.
  Hezkuntza 2004-03-18 21:40

Euskarazko unibertsitatea "egingarria" dela ohartarazi dute EHBEkoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriak Bere Eskola plataformak euskal unibertsitatearen gaineko ekimena abian jarriko du, gizarte eragile guztiak proiektua "egingarria" dela ohartarazteko. Euskal Unibertsitatea, ezina ekinez egina izenburupean garatuko duten ekimenarekin Euskal Herriko "zazpigarren unibertsitatea" izango dena sortzeko deia egingo dute.

Gehiago irakurri
  Hezkuntza 2004-03-16 22:21

Antigüedadek elkartasuna adierazi die epaituriko ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Errektoregaiak dio unibertsitatean sorturiko gatazkak elkarrizketarekin konpondu behar direla, eta ez judizializatuz

Iñaki Antigüedad Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregaiak uste du unibertsitatearen barruan sorturiko gatazkak "elkarrizketaren bidez" konpondu behar direla, "judizializatu gabe". Kasu horietarako, ikaslearen defendatzailea sortzea proposatu du. Antigüedadek elkartasuna adierazi zien Euskaldunon Egunkariaren itxiera salatu eta Ertzaintzak unibertsitatetik atera zituen ikasleei. Horretarako, Getxoko Epaitegian egon zen atzo, bertan egin baitzen duela urtebete Egunkariaren itxiera salatzeko unibertsitatean itxialdia egin zuten ikasleen aurkako epaiketa.
  Politika 2004-03-15 23:34

PSOEk irabazi ditu hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bergarako Proposamenak 120.000 boto lortu dituela agertu du Otegik, eta elkarrizketarako deia egin die euskal alderdiei

ERCk hazkunderik handiena izan du 8 eserleku lortuz

Alderdi Sozialistak 164 diputatu lortu ditu, Alderdi Popularrak 148, CiUk 10, ERCk 8, EAJk 7, IUk 5, CCk 3, BNGk 2, CHAk 1, EAk 1 eta, azkenik, Nafarroa Baik diputatu bat lortu du.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04