Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Nahia Martinez Gondra api 16, 12:47 Urduliz

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara" igarotzeko garaia dela, eta oraindino ere Mecaner lantokia salbatzeko astia dagoela. Horregatik, exijitu diote Eusko Jaurlaritzari beharginak defendatzeko eta multinazionalen eskakizunak alde batera uzteko.

San Frantzisko (AEB)
Oier Pastor Alonso: "Euskal komunitate indartsua dago San Frantziskon"
Mundukatuak

Iker Rincon Moreno api 16, 11:41 Uribe Kosta

Lemoiztarra sortzez, sopeloztarra ikasketaz, eta Plentzian futbolean eta Leioan pilotan aritutakoa, uribekostar petoa da Oier Pastor. Eskualdean alderik alde mugitzeaz gainera, sorterria atzean utzi eta atzerrira, San Frantziskora (AEB), jotzeko grina izan zuen 2021ean, zientzialari gisa hazteko asmoz. "Hemengo laborategi batean lan egiteko aukera suertatu zitzaidan, eta hemen zientzia nola egiten den ezagutzea deigarri egiten zitzaidan".

Korrika bukatuta, orain zer?

Erabiltzailearen aurpegia Nahikari Ayo Acebo api 15, 10:36 Uribe Kosta

AEMET-ek emandako informazioa