BILagunentzako menua doan irabazi gura duzu? Eman izena apirileko zozketan!!

BILagunentzako menua doan irabazi gura duzu? Eman izena apirileko zozketan!!

HIRUKALAGUN IZATEAK SARIA DAKAR!! Apirileko zozketan, Sopelako Urgitxieta jatetxean bi lagunentzako bazkidea irabazteko aukera eskaintzen dizugu!

Hilabete honetako sari hau HIRUKAlagunen eta bazkideen artean zozkatuko dugu, hil amaieran, apirilaren 30ean. Oraindino HIRUKAlagun ez bazara, zeren begira zaude?

Zu eta biok, hirukan, bultzada bera!

Urtean 35€ren truke, abantaila ugariz goza egizu

Paperezko astekaria kalean egon baino lehenago irakurtzeko aukera izango duzu (eguaztenero zure helbide elektronikoan), sarrera eta sarien zozketetan lehentasuna izango duzu; zorion-agurrak doan jartzeko aukera, publizitate deskontuak...

Bestetik, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldearen bultzatzaile eta partaide izango zara, Uribe Kostako euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko eta horretan ekiteko helburua eta eginbeharra dituen baliabide eta bitarteko honetako kide, lagun eta protagonista izango zarela; eskualdeko informazioa euskaraz jasotzea egikarituko duzula.

Hurrengo estekan, HIRUKALAGUN egin zaitezke minutu batean... http://hiruka.eus/harpidetza/laguna/

Hiruka zaitez