Bingen Ametzagaren <<Itsaso aurrean>> liburua irabazi gura duzu? Eman izena!

Bingen Ametzagaren <<Itsaso aurrean>> liburua irabazi gura duzu? Eman izena!

HIRUKALAGUN IZATEAK SARIA DAKAR!! Bingen Ametzagaren <<Itsaso aurrean>> liburua irabazteko aukera eskaintzen dizugu!

Bingen Ametzagaren poemen antologia zabal bat da <<Itsaso aurrean>>:gerraurrekoak lehenik, gerraostekoak ondoren... batzuk lehen aldiz argitaratuak. Eta aldi berean, poesia itzulpenak: Chaucer, Leonardo de Argensola, Marlowe, Shakespeare, Calderon de la Barca, Milton, Racine, Wordsworth, Turgenev, Whitman, Wilde...

Hilabete honetako sari hau HIRUKAlagunen eta bazkideen artean zozkatuko dugu, hil amaieran, martxoaren 31n. Oraindino HIRUKAlagun ez bazara, zeren begira zaude?

Zu eta biok, hirukan, bultzada bera!

Urtean 35€ren truke, abantaila ugariz goza egizu

Paperezko astekaria kalean egon baino lehenago irakurtzeko aukera izango duzu (eguaztenero zure helbide elektronikoan), asteroko zozketetan lehentasuna izango duzu, urteko Errigora otzara zozketa...

Bestetik, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldearen bultzatzaile eta partaide izango zara, Uribe Kostako euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko eta horretan ekiteko helburua eta eginbeharra dituen baliabide eta bitarteko honetako kide, lagun eta protagonista izango zarela; Eskualdeko informazioa euskaraz jasotzea egikarituko duzula.

Hurrengo estekan, HIRUKALAGUN egin zaitezke minutu batean... http://hiruka.eus/harpidetza/laguna/

 Hiruka zaitez