"¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" erakusketa

2017/05/23

Josu Murueta kultur etxea | Erandio |Erakusketak

Gaur goizean, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" izeneko erakusketa zabaldu dute Erandioko Josu Murueta kultur etxean. Memoria historikoa lantzeko ekimena bisitatu ahal izango da ekainaren 9a arte, 08:00etatik 22:00etara.

Lamiakoko jaiak

2017/05/26

Leioa |Jaiak

Sanjuanak heldu artean, jai-giroan murgiltzeko aukera edukiko dute leioaztarrek eta kanpotarrek, aste-akabu honetan; izan ere, Lamiakoko sanmaximoakaz hasi ohi da udako ospakizunen zorabioa, Leioan. Hala, barikutik domekara, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da bertan: besteak beste, lapiko-txapelketa, mozorro-lehiaketa, bingoa eta guatekea egingo dituzte. Gauean, berriz, dantzaldiez disfrutatu ahal izango dute Lamiakora hurbiltzen direnek. Lehenengo egunean, ohiko legez, euskal mitologiako pertsonaiak bisitatuko dute auzoa, Lamiako Maskarada elkarteko lagunei esker; antzezkizuna arrastian eta gauean egingo dute.

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa

2017/06/23

Kantera eta Areeta Getxo |Kirol ekitaldiak

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa ekainean egingo da aurten, nazioarteko zirkuitura egokitzeko eta mundu osoko patinatzailerik onenak Getxoraino etortzea ahalbidetzeko. Hartara, Kantera txapelketa profesionala ekainaren 23tik 25era egingo da Arrigunaga eta Areetako pistetan, Getxo Skate Klubak antolatuta, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzagaz.