Ostirala, urtarrilak 13

09:30

Batxilergoko 53. Matematikako Olinpiadak

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa | Bestelakoak

Matematikako Olinpiadaren 53. edizioaren lehenengo fasea egingo dute bariku honetan, urtarrilak 13, Leioako campusean; hitzordua 09:30ean jarri dute, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko berbaldi-aretoan. EHUko Matematika Ataleko irakasle ordezkaritza baten laguntzagaz, Espainiako Matematikako Erret Elkarteak antolatzen ditu Matematikako Olinpiadak. 2016-2017 ikasturteak Batxilergoan matrikulatutako EAEko ikasle denek har dezakete parte.

Batxilergoko 53. Matematikako Olinpiadak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Matematikako Olinpiadaren 53. edizioaren lehenengo fasea egingo dute bariku honetan, urtarrilak 13, Leioako campusean; hitzordua 09:30ean jarri dute, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko berbaldi-aretoan. EHUko Matematika Ataleko irakasle ordezkaritza baten laguntzagaz, Espainiako Matematikako Erret Elkarteak antolatzen ditu Matematikako Olinpiadak. 2016-2017 ikasturteak Batxilergoan matrikulatutako EAEko ikasle denek har dezakete parte.

12:30

Lan-istripuen kontrako elkarretaratzea

Mec Mec pizzeria (Sopela), Gorliz Sopela | Mobilizazioak

Pizzak banatzen lan egiten zuen 24 urteko gizon bat hil zen herenegun, urtarrilak 9, Gorlizen, banaketa egiten zebilela zirkulazio istripu bat izan eta bi astera, LAB sindikatuak salatu duenez. Gaztea (A.R.J.) Sopelako Mec Mec pizzeriako langilea zen, eta abenduaren 30ean izan zuen istripua. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute barikuan, urtarrilak 13, 12:30ean, Mec Mec pizzeriaren aurrean.

Lan-istripuen kontrako elkarretaratzea Mec Mec pizzeria (Sopela)

Pizzak banatzen lan egiten zuen 24 urteko gizon bat hil zen herenegun, urtarrilak 9, Gorlizen, banaketa egiten zebilela zirkulazio istripu bat izan eta bi astera, LAB sindikatuak salatu duenez. Gaztea (A.R.J.) Sopelako Mec Mec pizzeriako langilea zen, eta abenduaren 30ean izan zuen istripua. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute barikuan, urtarrilak 13, 12:30ean, Mec Mec pizzeriaren aurrean.

17:30

Barikuetan Jai: egutegi-tailerra

Kultur Leioako aterpea, Leioa | Ikastaroak eta tailerrak

Aste-akabu honetan bueltatuko da Barikuetan Jai egitasmoa, Kultur Leioako aterpeetara, 17:30etik aurrera. Hala, urtarrilaren 13an, egutegi-tailerra egingo dute. Haurrek eta familiek kalean euskara erabiltzea da Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako ekimenaren helburua; horretarako, barikuro, jarduera bereziak egiten dituzte, euskaraz, harreman-sareak zabaltzeko, eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Barikuetan Jai: egutegi-tailerra Kultur Leioako aterpea

Aste-akabu honetan bueltatuko da Barikuetan Jai egitasmoa, Kultur Leioako aterpeetara, 17:30etik aurrera. Hala, urtarrilaren 13an, egutegi-tailerra egingo dute. Haurrek eta familiek kalean euskara erabiltzea da Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako ekimenaren helburua; horretarako, barikuro, jarduera bereziak egiten dituzte, euskaraz, harreman-sareak zabaltzeko, eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

18:30

Txernobylgo umeei harrera egiteko batzarra

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Batzarrak eta topaketak

Datorren barikuan, urtarrilaren 13an, Urdulizko kultur etxeak hartuko du Txernobylgo (Ukrania) umeei harrera egiteko batzar informatibo bat, 18:30ean. Saioa Errusiako eta Bielorrusiako umeen harrerarako Bikarte elkarte ongileak antolatu du.

Txernobylgo umeei harrera egiteko batzarra Urdulizko kultur etxea

Datorren barikuan, urtarrilaren 13an, Urdulizko kultur etxeak hartuko du Txernobylgo (Ukrania) umeei harrera egiteko batzar informatibo bat, 18:30ean. Saioa Errusiako eta Bielorrusiako umeen harrerarako Bikarte elkarte ongileak antolatu du.

19:30

Herri-galdeketaren gaineko herri-batzarra

Armintzako kultur etxea, Lemoiz | Batzarrak eta topaketak

ADOS Uribe Kostak antolatuko duen herri-galdeketan erabiliko den galdera aukeratzeko prozesuaren barruan lan saioa egingo da Lemoizen barikuan.

Herri-galdeketaren gaineko herri-batzarra Armintzako kultur etxea

ADOS Uribe Kostak antolatuko duen herri-galdeketan erabiliko den galdera aukeratzeko prozesuaren barruan lan saioa egingo da Lemoizen barikuan.

19:30

ADOS Lemoiz herri batzarra

Armintzako kultur etxea, Lemoiz

Herri galdeketan erabiliko den galdera aukeratzeko prozesuaren barruan lemoiztarren lan saioa

ADOS Lemoiz herri batzarra Armintzako kultur etxea

Herri galdeketan erabiliko den galdera aukeratzeko prozesuaren barruan lemoiztarren lan saioa

20:00

Laburrean film laburren topaketa

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Zinema eta bideo-emanaldiak

Bariku honetan, urtarrilak 13, Laburrean film laburren topaketaren 3. edizioa egingo dute Kurtzio kultur etxean. Sopelako Udalak antolatutako ekitaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da; baina, aldez aurretik, gonbidapena jaso beharko da, Kurtzion.

Laburrean film laburren topaketa Kurtzio kultur etxea

Bariku honetan, urtarrilak 13, Laburrean film laburren topaketaren 3. edizioa egingo dute Kurtzio kultur etxean. Sopelako Udalak antolatutako ekitaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da; baina, aldez aurretik, gonbidapena jaso beharko da, Kurtzion.

20:00

EHSF Sariak jaialdia

Sopelako garagardotegia, Sopela | Kirol-ekitaldiak

Euskal Herriko Surf Federazioak amaitu den denboraldiko zirkuituetako sariak banatuko ditu gaur, barikua, Sopelan. Hala, EHSF Sariak jaialdia antolatu dute 20:00etarako Sopelako garagardotegian. Surf, Body Board eta SUP zirkuituen sariak emateaz gainera, 2017ko nobedadeak aurkeztuko dituzte, zenbait argazki eta bideo proiektatzeagaz batera. Besteak beste, Garazi Sanchez Ortun surflari getxoztarrak jasoko du Euskal Herriko Surf Zirkuituko lehenengo saria.

EHSF Sariak jaialdia Sopelako garagardotegia

20:30

"Yo, Feuerbach" antzezlana

Kultur Leioako entzungela, Leioa | Antzerkia

Bariku honetan, urtarrilak 13, "Yo, Feuerbach" antzezlana eskainiko dute Grec Festival 2016 de Barcelona, Velvet Events eta Buxman Producciones taldeek. Saioa Kultur Leioako entzungelan izango da, 20:30ean. Sarrerak 9 eta 18 euroan daude salgai.

"Yo, Feuerbach" antzezlana Kultur Leioako entzungela

Bariku honetan, urtarrilak 13, "Yo, Feuerbach" antzezlana eskainiko dute Grec Festival 2016 de Barcelona, Velvet Events eta Buxman Producciones taldeek. Saioa Kultur Leioako entzungelan izango da, 20:30ean. Sarrerak 9 eta 18 euroan daude salgai.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

"Helmugak" margo-erakusketa

Algortako Torrene aretoa., Getxo | Erakusketak

Endika Basaguren Ansoleaga artista berangoztarraren "Helmugak" margo-erakusketa joan den zapatuan, urtarrilak 7, zabaldu zuten, Algortako Torrene aretoan. Urtarrilaren 29ra arte, domeka, bisitatu ahal izango da; sarrera, doan. Ordutegia ondokoa izango da: eguaztenetik barikura, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.

"Helmugak" margo-erakusketa Algortako Torrene aretoa.

Endika Basaguren Ansoleaga artista berangoztarraren "Helmugak" margo-erakusketa joan den zapatuan, urtarrilak 7, zabaldu zuten, Algortako Torrene aretoan. Urtarrilaren 29ra arte, domeka, bisitatu ahal izango da; sarrera, doan. Ordutegia ondokoa izango da: eguaztenetik barikura, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.

Tosu Betirako erresistentzia-kanpaldia

Tosu landa, Getxo | Mobilizazioak

Dragados S.A. eta Geotecnia y Cimientos S.A. (Geocisa) enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eramango ditu aurrera Getxoko Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan parkinga eraikitzeko obrak. Esleipenak joan den azaroaren 22an egin zituen Eusko Jaurlaritzak, 2.991.076,88 eurotan (BEZ barik). Hartara, enpresa biek 12 hilabete izango dituzte obrak egiteko, esleipena sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tosu Betirako erresistentzia-kanpaldia Tosu landa

Dragados S.A. eta Geotecnia y Cimientos S.A. (Geocisa) enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eramango ditu aurrera Getxoko Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan parkinga eraikitzeko obrak. Esleipenak joan den azaroaren 22an egin zituen Eusko Jaurlaritzak, 2.991.076,88 eurotan (BEZ barik). Hartara, enpresa biek 12 hilabete izango dituzte obrak egiteko, esleipena sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

19:00
13:30

"Elkartasun erantzunak EB basatiaren aurrean" jardunaldiak

Fadura kiroldegia, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Gaur egun errefuxiatuek bizi duten egoera eta Europar Batasunaren "politika basatiak" ikustarazteko jardunaldiak egingo ditu aste-akabu honetan Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak. Jardunaldiak urtarrilaren 13 eta 14an izango dira, Algortako Fadurako kiroldegiaren areto nagusian, "Elkartasun erantzunak EB basatiaren aurrean" izenburupean.

"Elkartasun erantzunak EB basatiaren aurrean" jardunaldiak Fadura kiroldegia

Gaur egun errefuxiatuek bizi duten egoera eta Europar Batasunaren "politika basatiak" ikustarazteko jardunaldiak egingo ditu aste-akabu honetan Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak. Jardunaldiak urtarrilaren 13 eta 14an izango dira, Algortako Fadurako kiroldegiaren areto nagusian, "Elkartasun erantzunak EB basatiaren aurrean" izenburupean.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»