Ongi Etorri Errefuxiatuakelkarteak antolatuta, ostegun honetan, otsailak 16, berbaldia egongo da, 19:30ean, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Ekitaldian, Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan egon den sopeloztar batek bere esperientzia eta lekukotza emango ditu. Berbaldia irekia da interesatu denentzat.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Urtarrilaren 21etik otsailaren 25era bitartean, Neguko Bidaia izeneko kontzertu-zikloaren bederatzigarren edizioa egingo dute, zapatuero, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Emanaldi bakoitzeko sarreraren prezioa 5 eurokoa (ikasleentzat 3 euro) izango da, eta 25 eurokoa saio denetarako bonua. Hala, lehenengo kontzertua Trio Argixe taldeak eskainiko du; klarinete, txelo eta piano hirukoteak Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu. Ziklo honetan ohikoa denez, kontzertu bakoitzaren ostean, entzuleen eta musikarien arteko solasaldia egongo da.
Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? Horixe bera aztertuko dugu Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin batera otsailaren 1etik martxoaren 10era. Ikastaroak 6 asteko iraupena izango du eta 2 orduko saioak izango dira, asteazkenero (martxoak 10 osteguna da) 19:00etatik 21:00etara Algortako Villamonte kultur etxean. Ikastaroaren prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro Ikastaroan izena emateko sartu gure webgunera: www.bizarralepoan.eus
Iazko udan, "Erandiok Erabakia" adierazpenarekiko herri-babesa ikustarazteko sinadura-bilketa abiatu zuen Erandioko Gure Esku Dago taldeak. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak zabaldu duenez, otsail honetan ere erandioztarren atxikimenduak batzen segituko du, gerora testua Udalbatzan mozio gisa aurkezteko.