Martxoaren 8a gertu daukagu eta aurten, Algortako Bilgune Feminista eta Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladarekin elkarlanean, hitzaldi sorta bat antolatu dugu. Gaia: feminismoa eta euskara izango da eta honakoak dira hitzorduak: - Martxoaren 3an: Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin. Hitzordua 19:00etan Algortako Aldai patronatuan izango da. (Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da eskatzen dutenentzat. Eskatzeko azken eguna martxoak 1 izango da helbide honetan: info@bizarralepoan.eus. Gutxienez 5 ume egon beharko dute zerbitzua eskaintzeko). Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta izan zaitezke euskaltzalea feminista izan gabe? Horiek eta gehiago eztabaidatuko ditugu.
Asko dira etxean dauzkagun mahai-jolasak. Gaur, mahai-jolasak ezagutu, horiekaz jolastu eta berriak sortzeko aukera edukiko dute umeek, Barikuetan Jai egitasmoaren barruan. Mahairen bueltan, arrasti-pasa ederra egiteko aukera izango dute familiek. Betiko legez, Kultur Leioako aterpeetan egingo dute ekimena, 17:30etik aurrera.
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek "Mozorrotzen" ikuskizuna eskainiko dute, Urdulizko kultur etxean, bariku honetan, martxoaren 3an. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrera doan izango bada ere, sartzeko mozorrotuta joatea "beharrezkoa" izango da, Uribe Kostako Mankomunitateko arduradunek adierazi dutenez.
Urdulizko Etxeandia garagardo-fabrikan bertso-saioa egingo dute bariku honetan, martxoaren 3an. Mungiako Taket bertsolaritza-elkarteak antolatu du ekitaldia eta ondoko hauak igoko dira oholtzara: Jone Larry, O’Larra, Mc Goiriena eta Ai’Est-man; gai-jartzailea sorpresa izango da, antolatzaileek adierazi dutenez. Saioa 20:00etan izango da; ostean, Auspokale Trikitri Elkarteagaz kanta eta dantza egiteko aukera ere egongo da.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? Horixe bera aztertuko dugu Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin batera otsailaren 1etik martxoaren 10era. Ikastaroak 6 asteko iraupena izango du eta 2 orduko saioak izango dira, asteazkenero (martxoak 10 osteguna da) 19:00etatik 21:00etara Algortako Villamonte kultur etxean. Ikastaroaren prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro Ikastaroan izena emateko sartu gure webgunera: www.bizarralepoan.eus
Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.
Algortarrek eta areetarrek aratusteak ospatuko dituzte aste-akabu honetan; hamaika ekimen daude aukeran.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.