Erandioko Herri Krosa antolatuko du domeka honetan Erandio Atletismo Eskolak. Mila kirolzale baino gehiago espero dituzte aurten; elkartasun-ekimena egingo da.
Urtero legez, Berangoko Simon Otxandategi Dantza taldeak kalejira egingo du domeka honetan, hilaren 5ean. Hala, maskarada antzeztuko dute, kalerik kale, goizeko 11:00etatik aurrera.
Oroilore ikerketa-taldeak ekitaldia egingo du Matxitxakoko itsas batailaren 80. urtemugan. Ekimena datorren domekan izango da Armintzako portuan, 13:00etan. Horren berri eman digute taldeko hiru kidek: Alaitz Bilbao Figueroak, Esteban Serrano Gómezek eta Jose Antonio Martínez Ibáñezek. Matxitxakon jazotakoa akordura ekartzeaz gainera, memoria kolektiboa berreskuratzeko Oroilore ikerketa-taldeak egiten dituen bestelako jarduerak ere azaldu dituzte hiru plentziarrek.
Igandeko Haur Zinea zikloaren barruan, "Zikoinak" filma ikusgai egongo da, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan, domeka honetan, martxoaren 5ean. Emanaldia arrastiko 05:00etan izango da; sarrerak 2,10 euroan egongo dira.
Markeliñe antzerki-taldeak "Euria" izenburuko ikuskizun familiarra eskainiko du, Kurtzio kultur etxean, domeka honetan, martxoaren 5ean. Emanaldia arrastiko 06:00etan izango da, eta sarrerak 3 euroan daude salgai umeentzat, ohiko lekuetan; helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? Horixe bera aztertuko dugu Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin batera otsailaren 1etik martxoaren 10era. Ikastaroak 6 asteko iraupena izango du eta 2 orduko saioak izango dira, asteazkenero (martxoak 10 osteguna da) 19:00etatik 21:00etara Algortako Villamonte kultur etxean. Ikastaroaren prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro Ikastaroan izena emateko sartu gure webgunera: www.bizarralepoan.eus
Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.
Algortarrek eta areetarrek aratusteak ospatuko dituzte aste-akabu honetan; hamaika ekimen daude aukeran.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu Itzartu elkarteak, Sopelako Udalaren laguntzagaz. Hala, martxoaren 4tik 12ra arte, ekimenez betetako jardunaldiak egingo dituzte, udalerrian: antzezlanak, berbaldiak, lehiaketak eta dantzaldiak ez dira faltako. Horrez gainera, Itzartuk bazkaria egingo du, Artxandako Txakoli jatetxean, martxoaren 11n, zapatuan; emakumeen elkarteko kideek autobusa 14:00etan hartuko dute, Urbaso taberna aurrean.